08:22

albisteak

Analisia

Montenegroren aurrekaria

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Independentzia erreferendumari dagokionez aurrekari interesgarri bat dago Europako Batasunaren esku hartzeaz: 2006an Montenegro Serbiatik banandu zenekoa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Independentzia erreferendumari dagokionez aurrekari interesgarri bat dago Europako Batasunaren esku hartzeaz: 2006an Montenegro Serbiatik banandu zenekoa. Bietako inor ez zen Europako Batasuneko kide eta gaur egun ere ez dira. Europako Batasunak ez zuen banaketa hori komenigarri ikusten, baina irizpide bat ezarri zuen. Montenegroko erreferendumean hautesle-erroldaren erdiak parte hartzen bazuen eta independentziaren aldekoak botoen % 55 eskuratu, Europako Batasunak Montenegro aitortuko zuen. Baiezkoa izan zen garaile, botoen % 55,4 eskuratu eta erroldaren erdiak baino gehiagok hartu zuen parte bozketan beraz gaur egun Europako Batasunak onartzen du Montenegro.

Gehiengo kualifikatuak, % 55 edo % 60ko babesarekin lortzen denak, abantaila garrantzitsua du gehiengo sinplearen aldean, baiezko botoak ezezkoak baino gehiago direnean. Batez ere herrialde berri bat egiteaz ari garenean, erabaki garrantzitsua eta atzera bueltarik ez duena baita hori. Irabazi duenak garaipen argia lortuz irabazi du beraz badago herrialde berri bat eraikitzeko adina adostasun maila. Eta galdu duenak ere porrot argia lortu du eta beraz protestatzen badu galtzaile txarra delako izango da.

Gaur gaurkoz esan liteke urrun gaudela Europako Batasunako herrialdeak ados jarri daitezen gai honen inguruan irizpide argi bat finkatzeko, baina Urkullu lehendakariak egin duen proposamenak badu funtsa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena