albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Frantzian udaberri beroa izango dute. Manuel Vallesek aurkeztutako lan erreformaren aurka atzo izandako manifestazioak, hasiera besterik ez dira izan.
Frantzian udaberri beroa izango dute. Ez dakigu tenperaturak zeintzuk izango diren, baina politika bor-bor jarriko da. Manuel Vallesek aurkeztutako lan erreformaren aurka atzo izandako manifestazioak, hasiera besterik ez dira izan.
Atzo milaka lagun kalera atera baitziren, hilaren 31rako deitutako manifestazioan milioika izango dira. Frantzian ez dituzte murrizketa sozialak bat-batean egin, Espainian, Portugalen edota Portugalen bezala, baina, arlo guztietan murrizketan egin dituzte pixkanaka-pixkanaka.
Vallsen proiektuak langileen eskubideak asko murrizten ditu; langileak kaleratzea errazagoa izango da, kaleratze bakoitzeko ezarritako kalte-ordainak gutxitu egiten ditu eta 35 orduko lanordua ezabatzen du.
Manifestarien hitzetan, enpresarien aldeko eta langileen aurkako egindako erreforma da. Ikusi ez, baina nabaria den haserrea dago frantziarren artean.
Gobernu frantsez guztiak beldur diren konbinazioa jazotzen ari da: langileak eta ikasleak batera ateratzen ari dira kalera. 68ko maiatzaren itzala luzea da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa