Urtarrilaren amaieran, Donostian, Aldundiaren zaintzapean egonik bere ama biologikoak atxiki eta eraman zuen umea topatu dute. Frantzian topatu ere eta ama eta haren bikotekidea atxilotu egin dituzte.
Ines Madrigal eta Eduardo Vela hilda dagoen medikuaren kasuan ezin dela legez kanpoko atxiloketa frogatu uste du Gorenak, baina adopzioaren faltsutasun eta legez kontrako delitua berretsi du.
Rakel Pujana Itxaropena Bizkaiko haur lapurtuen elkarteko kideak bere lekukotza eman du 'Mezularia'n. Iñigo Urkullu lehendakariarekin bilera bat egin zain dago Itxaropena elkartea.
Iruñeko Virgen del Camino ospitale publikoan gertatu zen. Estefania Errok 21 urte zituen orduan, eta bere lehen haurraz erditu zen. Jaio bezain pronto, baina, hilik zegoela esan zioten.
Ama lau egunez sedatuta egon zen Donostiako Arantzazuko Andre Mariaren erresidentzian. Haurra hil egin zela eta erietxeko hilerrian lur eman ziotela esan zieten.
Haurren lapurreten inguruko aurreneko epaiak gorputzaldi txarra utzi dio Mertxe Aizpurua Euskadiko SOS Haur Lapurtuak elkarteko kideari. Espetxera ez du joan beharko Eduardo Vela medikuak.
Halere, auzitegiak frogatutzat jo du ginekologoak umea lapurtu zuela. Epaia ez da irmoa, eta akusazioak, Ines Madrigalek, iragarri du helegitea aurkeztuko duela Gorenean.
Dena dela, Auzitegiak frogatutzat jo du ginekologoak umea lapurtu zuela. Epaia ez da irmoa, eta akusazioak, Ines Madrigalek, iragarri du helegitea aurkeztuko duela Gorenean.
Eduardo Vela medikuak, 1969an haur bat lapurtzea leporatuta auzipetuta dagoen 85 urteko ginekologoak, esan du ez dela ezertaz oroitzen eta ez du bere sinadura ezagutu ere egin.
Haur lapurtuen auzia argitzeko aurreneko epaiketa hasi da Madrilen, eta epaiketa hori aurrekaria izan daitekeela uste du Mertxe Aizpurua SOS Haur Lapurtuak elkarteko kideak.
Estatuan aitortuta dagoen haur lapurtu bakarra da Amaia Cerejido donostiarra. Gasteizko Legebiltzarrean izan da Iñigo Santxo abokatuarekin batera; azken horrek eman ditu 'Mezularia'n azalpenak.
Bere egoera berdinean aurkitzen diren pertsonak guraso biologikoak topatu ahal izateko eta “aitorpena” lortzeko laguntza eskatu dio Cerejidok Gasteizko Ganberari.
Amaia Cerejidoren kasuak behin betiko sententzia dauka, lapurtutako umea izan zela ziurtatu diote legez. Amaia eta bere abokatua Legebiltzarrean izan dira kasuaren berri emateko.
'Niños desaparecidos, mujeres silenciadas' liburua idatzi du Roldan Jimeno NUPeko irakasle eta historilariak. 'Mezularia'n aurreratu du liburuan jaso duena.
Paco Etxeberria auzitegi medikuaren ustez, hainbat kasutan legez kanpoko jarrerak egon diren arren, ezin daiteke esan euskal osasun sareko profesionalek haurrak lapurtzeko trama bat sortu zutenik.
Ume lapurtuen gaia gertutik bizi izan duten hainbat pertsonekin hitz egingo du Xabier Madariagak 'Ur Handitan' saioan. Gaur, 22:30etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
Alderdi guztiek babestu dute legearen aldaketa, PPk izan ezik, abstenitu egin baita. Haur lapurtuen kasuen biktimak eta nortasun biologikoa bilatzen ari diren familiak hartzen ditu barnean.
Donostiako ospitalean jaio berrien historialetan hutsegite eta irregulartasunak egin izan zirela adieraziz testigantza eman du lekukoak epailearen aurrean.
Fiskaltzak hamaika urteko kartzela-zigorra eskatzen du akusatuarentzat, 1969. urtean Ines Madrigalen lapurretan parte hartu zuelakoan eta umerik izan ezin zuen bikote bati saldu zielakoan.
Donostia Hospitalean gertatutakoa salatu zuen familiak. Amak erditu ondoren haurra erakutsi gabe hilda zegoela esan zitzaien baina, ez zen horrela jaso errejistroan. Lekukoa deituko dute deklaratzera.
1963ko martxoaren 2an jaio zen, baina handik gutxira hil egin zela esan zioten familiari. Dena dela, salaketa jartzea erabaki zuten, haurra lapurtu zutelakoan.
Familiak salaketa jarri zuen duela aste batzuk, haurraren heriotzaren berri eman zieten arren, ez zietelako jakinarazi non hilobiratu zuten eta ez zutelako horri buruzko dokumenturik lortu.
Aranzadiren txosten baten arabera, ez zen "irregularitaterik" izan. Fraisorok 2.657 haur hartu zituen 1940 eta 1990 artean, eta horien % 50,5 senide biologikoekin itzuli ziren.
Ospitaleak 79 historia kliniko bidali ditu auzitegietara, garai aurreko haurdunaldiekin, utero barruko heriotzekin edo malformazioak zituzten fetuekin lotuta
Zer gertatu zen argitzeko bidea eta ustezko gurasoen eta seme-alaben arrasto genetikoak erkatzeko prozedura erraztea da Justizia Ministerioaren helburua.
Polloen, adibidez, zilbor esteko matxarda eta jaioberri baten identifikazio plaka aurkitu zituzten. Madrilgo Toxikologia eta Auzitegi-zientzien institutuan DNA arrastoak bilatzen ari dira.
SOS-Ume Lapurtuak elkarteko bozeramaileak gogora ekarri duenez, aurreko egunetan bi ume gehiagoren gorpuak bilatu dituzte Gipuzkoan: Donostian lehena eta Itsasondon bigarrena.