Etxegabetzeak
Hipotekak
Erredakzioa
Bi urteko negoziazioen ostean, EBko estatuek, Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuak testua onartu dute.
Mailegu-hartzaileentzako baldintza hobeagoak bermatzea eta etxea ordainetan ematea jasotzen dituen zuzentaraua martxan jartzea adostu du Europar Batasunak (EB).
Bi urteko negoziazioen ostean, EBko estatuek, Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuak testua onartu dute. Europa mailan etxebizitzak erosteko maileguen ematea arautuko duen aurreneko araudia izango da, EBko Exekutiboak agiri batean jakitera eman duenez.
Zuzentarauaren edukia adosteko aurreakordio batera heldu dira hiru aldeak. Kredituak sinatu baino lehen kontsumitzailearen informazioa hobetzeko irizpideak finkatuko ditu araudiak, eta baita mailegu-hartzaileen eskubideak sendotzeko irizpideak ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa