10:42

Etxegabetzeak

Etxebizitza

Bilboko epaileek etxegabetzeak geldiaraziko dituzte, enkanterik ezean

Erredakzioa

Etxegabetzeak berehala geldiaraziko dituzte, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpenarekin bat egiteko.

0:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilboko epaileek geldiarazi egingo dituzte etxegabetzeak, enkanterik edo ondasunen bahiketarik egin ez den kasuetan, Kongresuan idazten ari diren hipoteken lege berria onartzen duten arte.

Etxegabetzeak berehala geldiaraziko dituzte, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiako etxegabetzeen araudiaren kontra martxoan kaleratu zuen ebazpenarekin bat egiteko.

Bilboko lehenengo instantziako Epaileen Batzarrak hartu du erabakia, Alfonso Gonzalez Bilboko epaile dekanoak jakitera eman duenez.

Gonzalez Guijak azaldu duenez, baliteke Bilboko epaileek hartu duten erabakia ez izatea banketxeen gustukoa, baina Luxenburgoko Auzitegiaren irizpidearekin bat egiten du.

"Luxenburgok ofizioz jarduteko, gehiegizko klausulak ote dauden jakiteko kontratuak berrikusteko eta herritarrak babesteko eskatzen badigu, ez du zentzurik etxegabetzeak egitea legea berria indarrean jartzen duten arte", gaineratu du Guijak.

Bilboko epaile dekanoaren esanetan, "kontua ez da epaileek legeak egitea", baizik eta EBko Auzitegiak ebazten duenera egokitzea Kongresuak lege berria bideratzen duen bitartean.

Enkantea martxan dagoen kasuetan edo ondasunen bahiketa jakinarazi denean, epaileak erabakiko du etxegabetzeak aurrera jarraitzen duen ala ez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena