Etxegabetzeak
Lege aitzindaria
Erredakzioa
Gainera, isunak jarriko dizkie bankuei eta higiezinen agentziei, horien esku eta hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzen ez badituzte.
Stop kaleratzeak manifestazioa
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Andaluziako Gobernuak etxegabetzeen "sarraski soziala" geldiarazteko dekretu bat onartu du astearte honetan. Besteak beste, bankuei etxegabetutakoen etxeak desjabetzea aurrez ikusten dute.
Hain zuzen ere, bankuak etxegabetzea gauzatu baino lehen desjabetuko luke etxebizitza Andaluziako Gobernuak, hiru urtez, bertan bizi dena "bazterketa sozial arriskuan" badago edo etxea galtzea horren osasunarentzat "kaltegarria" izan litekeela uste badute.
Elena Cortes (IULV-CA) Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak azaldu duenez, dekretua "berehala" sartuko da indarrean, eta Parlamentuan premiaz izapidetuko dute.
Beste neurri batek hutsik dauden etxebizitzak ditu jomuga. Izan ere, Andaluziako Gobernuak isunak jarriko dizkie bankuei eta higiezinen agentziei, horien esku eta hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzen ez badituzte. Erkidegoan 700.000 eta milioi bat etxebizitza artean hutsik daudela uste du Exekutiboak, eta horietako 350.000 eta 500.000 artean pertsona juridikoen esku daude, bankuen eta agentzien esku batik bat.
Horren ildotik, Jose Antonio Griñan presidentearen Gobernuak hutsik dauden etxebizitzen errolda bat egingo du, "lehen aldiz".
Andaluzian, egunean 45 etxegabetze egiten dituztela salatu du Exekutiboak, eta, dekretu honekin, etxebizitza "giza eskubide" bihurtu nahi dute.
Zatiketa Gobernuaren barruan
Cortesen hitzetan, Andaluziako Gobernua ez da Espainiako Gobernuaren balizko helegite baten beldur, dekretua legezkoa dela argudiatuta.
Halaber, dekretuaren negoziazioan PSOEren eta IULV-Caren artean "zailtasunak" izan direla aitortu du. Bi alderdi horiek osatzen dute Exekutiboa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa