22:12

Etxegabetzeak

Bilera

Etxegabetzeengatik kaltetutakoek estrategia bateratu bat egingo dute

Erredakzioa

Etxegabetzeak gelditzeaz gain, dagoeneko etxeak galdu dituztenei eragindako kalteak konpontzeko estrategiak prestatzen ari dira.

1:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hipotekengatik Kaltetutakoen Plataformen abokatuak estrategia bateratu bat prestatzen ari dira Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia aintzat hartuta. Era horretan, epaitegietan aurkeztu ahal izateko idatzi bat egiten ari dira.

"Garrantzitsuena epai hau ekintza zehatzetan bilakatzea da", esan du Ada Colau plataformako bozeramaileak. Goizean, Espainia osoko plataformetako abokatuekin bilera izan dute Madrilen, estrategiak zehazteko.

Marti Batllori abokatuak esan duenez, "asmoa kaltetutako guztien abokatuek etxegabetzeak geldiarazteko dokumentu bat egitea da, hipoteken maileguen gehiegizko klausulak baliogabetzeko".

Etxegabetzeak gelditzeaz gain, dagoeneko etxea galdu duten lagunei eragindako kalteak konpontzeko estrategia prestatu nahi dute.

Plataformak prozesu horiek bertan behera uztea bultzatuko du, atzeraeraginezko izaerarekin, "etxea galdu dutenek berreskuratu ahal izateko eta zorra kitatzeko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena