Etxegabetzeak
Kaleratzeen aurka
Erredakzioa
Hainbat protesta egin dituzte, eta era guztietako leloak oihukatu dituzte: "Hurrengo langabea, diputatua", "konponbidea, bankariak espetxera bidaltzea" edo "politikari ustelak, bankari hiltzaileak".
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Ehunka pertsona bildu dira Bilbon, Etxegabetzeen Biktimen Plataformak deituta, Bizkaia Kaleratzerik Ez taldearen bitartez. Manifestazioan etxebizitza izateko eskubidea, etxea ordainetan emateko aukera eta "kaleratzeak geldiaraztea" eskatu eta "finantza-genozidioa" salatzeko.
Martxak Kaleratzeak Stop elkartearen babesa izan du eta Estatuan egindako beste manifestazioetan bezala, etxegabetze prozesuak geldiaraztea eta alokairu sozialaren alde egin dute.
Manifestazioan izan dira Pello Urizar eta Unai Ziarreta EAko kideak, Jon Iñarritu Amaiurreko diputatua, EBko ordezkariak eta Unai Sordo CCOOko idazkari nagusia, besteak beste.
Protestak iraun duen bitartean lelo ezberdinak oihukatu dituzte: "hurrengo langabea, diputatua", "konponbidea, bankariak espetxera bidaltzea" edo "politikari ustelak, bankari hiltzaileak".
Sendiaren manifestazioa
Bestalde, hamarka pertsonak parte hartu dute Sendiak deitutako manifestazioan. Protesta 18:00etan hasi da, Jesusen Bihotzean.
Manifestazio horretan Damaso Alonso UGT Euskadiko idazkari nagusia eta Txema Oleaga Bilboko Udaleko PSEko zinegotzia izan dira. Martxa "Bai, ahal dugu" lelopean egin dute Bilboko Kale nagusian.
Kutxabank
Bestalde, 40 bat lagunek elkarretaratzea egin dute Kutxabankeko egoitza nagusiaren aurrean, Bilboko Kale Nagusian, 'Asteazkenak eguzkiaren azpian' taldeak deituta. "Jendea etxegabetzen jarraitzen dute, ez dute familiei eta enpresa txikiei maileguak eskaintzen", salatu dute bertan bildutakoek. Bitartean, Mario Fernandez presidenteak "hilero 43.000 euro irabazi zituen 2011an".
Madril
Halaber, Hipotekagatik Kaltedunen Plataformak milaka pertsona bildu ditu Madrilen egindako manifestazioan. Asteazkenean Diputatuen Kongresuak aho batez onartu egin zuen etxegabetzeen aurkako ekimen herrikoa izapidetzea.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa