Nafarroako kutxa auzia
Auzitegi Nazionala
eitb.eus
Magistratuak fiskalaren helegitea onartu du, Espainiako Bankuaren adituak deitu ditu urriaren 8rako, eta Kutxako kontseilarien ondarearen inguruan egindako ikerketa eskatu dio UDEFi.
Artxiboko irudia: EiTB
Fiskalaren helegitea onartu eta Nafarroako Kutxaren auzia berriz zabaldu du epaileak. Era berean, Espainiako Bankuaren adituak deitu ditu urriaren 8rako Velasco magistratuak, eta Kutxako kontseilarien ondarearen inguruan egindako ikerketa eskatu dio UDEFi. Konkretuki, Enrique Goñi zuzendari nagusi ohiaren, Jose Antonio Asiain presidentearen eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohiaren inguruko informazioa eskatu du Velascok.
Honenbestez, fiskalak aurkeztutako helegitea onartzea erabaki du orain epaileak, abuztuaren 5ean auzia artxibatzea erabaki ondoren.
Auzia “goizegi” itxi zutela argudiatu zuen fiskalak helegitean, besteak beste, epaileak ez zuelako itxaron entitateko zuzendarien ondarearen inguruko txostena bukatu arte. Fiskalaren ustez, txosten hori “funtsezkoa” da Kutxako zuzendarien kudeaketa entitateari mesede egiteko edo beraiek aberasteko izan zen frogatzeko.
Auzia berriro zabaltzeko autoan, Velasco epaileak ez ditu aipatu ere egin Goñi, Asiain eta Sanzen abokatuek aurkeztutako alegatuak.
Nafarroako Gobernuak errespetuz hartu du erabakia
Epailearen erabakia “errespetuz” hartu du Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomikorako presidenteordeak.
“Justiziaren jardunbidea aztertuko dugu, ahalik eta azkarren eta zorrotzen ekin behar du”, esan du Ayerdik Baluarten.
Presidenteordearen ahotan, auzi horretan hainbat kontu (juridikoak, etikoak eta jokabide pertsonalak) nahasten dira, eta “guk beti bereizi nahi izan ditugu”.
“Ondarea ere kontuan hartu beharra dago; izan ere, bi urtean ondarea murriztu eta 1.000 milioi desagertu ziren”, adierazi du.
du.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa