Nafarroako kutxa auzia
Banca Civica
Agentziak | Erredakzioa
Ikerketa judizialki itxi ondoren, helegitea ez aurkeztea erabaki du elkarteak, “Nafarroan bide instituzionala bermeekin zabaldu ahal izateko”. Argitzeko gauza asko geratzen direla uste du Kontuzek.
Albisteak (3)
Banca Civica auzia artxibatu zuen autoaren kontra helegitea ez aurkeztea erabaki du Kontuz bezero, kontsumitzaile eta zergapekoen elkarteak. Ikerketa judizialki itxi ondoren, errekurtsoa ez aurkeztea erabaki du elkarteak, ?Nafarroan bide instituzionala bermeekin zabaldu ahal izateko?.
Erabakia ?oso ondo pentsatu? ondoren hartu dutela goraipatu du Kontuzek. Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Banca Civica auzia bigarren aldiz artxibatu zuen. Bat-egitean eta burtsaren estreinakoan ustezko irregulartasunak ikertzen ari ziren auzian, UPyDk eta Kontuzek salaketak aurkeztu ondoren.
Patxi Zamora Kontuzeko bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, erabakiarekin, Fiskaltzaren edo Akusazioaren helegitea baldin ez badago, ?ikuspuntu judizialetik auzia behin betiko itxita geratuko da?. Hala ere, Miguel Sanzen eta Enrique Goñiren ondarearen inguruko ikerketaren ebazpena itxaron behar dutela gogorarazi du Zamorak.
Zamoraren ahotan, ia bi urteko ibilbide judizial ?antzu? baten ondoren Nafarroako Kutxaren desagerpenaren inguruko ikerketa ?Nafarroara itzuli behar da, sekula bertatik atera behar izan ez zelako?.
Horregatik, une honetan ?aukera bakarra Auzitegi Nazionalean bide judiziala itxi dela onartzea da, nahiz eta hutsune ikaragarriak utzi, Nafarroan bide instituzionala zabaldu ahal izateko?, erantsi duenez.
Nafarroako Parlamentuan ikerketa batzordeak aurrera jarraitu behar duela bermatu zuen Uxue Barkos Gobernuko presidenteak, Nafarroako Kutxaren desagerpenean erantzukizunak argitzeko.
Argitzeko gauza asko
Auzian argitzeko gauza asko geratzen direla adierazi du Zamorak. Kontuzeko bozeramailearen hitzetan, ?dozenaka milioi euroko? fakturak bildu ditu elkarteak, eta ?bankuaren negozioarekin harreman gutxi edo batere ez dute?.
Zentzu horretan, bidaia, autoen kontzesionario, luxuzko hotel, bainuetxe, jatetxe, upategi edo bitxi-dendetan egindako gastu konkretuak aipatu ditu Zamorak. ?Norbaitek gehiegizko gastu horiek azaldu beharko ditu?, esan du Zamorak. Kontuzen arabera, ?gastu lotsagarriak eta desegokiak? izan dira. Ikerketa batzordeak ?aurretik lan handia? duela gaineratu du bozeramaileak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa