Krisi Ekonomikoa 2020
Lege-proposamena
Erredakzioa
Antonio Hernando sozialistaren esanetan, Alderdi Sozialista eta Gobernua aste honetan bertan elkartuko dira lege horren izapidea negoziatzeko.
Informazio gehiago (1)
PSOEk hamaika prentsaurreko egingo ditu egunean zehar Espainia osoan, urriaren 25ean Diputatuen Kongresuan etxetik kanporatzeen kontra aurkeztu zuen lege-proposamena aurkezteko.
Kazetarien aurrean egindako agerraldi horietako batean, kanporatzeen kontrako lege bat lehenbailehen onartzeko eskatu dio Antonio Hernando PSOEko Nazioarteko Harremanetarako eta Autonomia Politikarako idazkariak Gobernuari, sozialistek aurkeztu duten lege-proposamena abiapuntu gisa hartuta.
Iragan astean, Mariano Rajoy Espainiako presidentea “ekimena eztabaidatzeko prest agertu zen”, eta PSOE eta Gobernua aste honetan bertan elkartuko dira gaia eztabaidatzeko, buruzagi sozialistaren hitzetan.
Lege-proposamenaren helburua, etxerik gabe gelditzen direnen sufrimendua saihestea da, eta horiei “bigarren aukera emango dien legea” ezartzea Espainian, Europako Frantzia edota Suedia herrialdeetan gertatzen den bezala.
Fernando de Rosa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteordea Hipoteken Legea aldatzeko prest agertu da, eta egungo legedia disfuntzioak sortzen ari dela aitortu du, kaleratze asko agintzen direlako, eta horien eragina gizartean handia delako.
Odon Elorza diputatu sozialistak jakinarazi duenez, lege-proposamen hori “ez da hagaxka magiko bat”, eta ez du atzeraeraginezko efekturik izango, eta, beraz, etxetik kaleratu dituztenei ez die arazoa konponduko. Dagoeneko etxerik gabe gelditu diren eta bankuarekin zorretan jarraitzen duten horientzat “beste konponbide bat aurkitu behar da”; zorra barkatzea, adibidez, Odon Elorzaren iritziz. “Arazo hori konpontzeko dago”, gaineratu du.
PSOEk hamaika prentsaurreko egingo ditu egunean zehar Espainia osoan, urriaren 25ean Diputatuen Kongresuan etxetik kanporatzeen kontra aurkeztu zuen lege-proposamena aurkezteko. Kazetarien aurrean egindako agerraldi horietako batean, kanporatzeen kontrako lege bat lehenbailehen onartzeko eskatu dio Antonio Hernando PSOEko Nazioarteko Harremanetarako eta Autonomia Politikarako idazkariak Gobernuari, sozialistek aurkeztu duten lege-proposamena abiapuntu gisa hartuta. Iragan astean, Mariano Rajoy Espainiako presidentea “ekimena eztabaidatzeko prest agertu zen”, eta PSOE eta Gobernua aste honetan bertan elkartuko dira gaia eztabaidatzeko, buruzagi sozialistaren hitzetan. Lege-proposamenaren helburua, etxerik gabe gelditzen direnen sufrimendua saihestea da, eta horiei “bigarren aukera emango dien legea” ezartzea Espainian, Europako Frantzia edota Suedia herrialdeetan gertatzen den bezala. Fernando de Rosa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteordea Hipoteken Legea aldatzeko prest agertu da, eta egungo legedia disfuntzioak sortzen ari dela aitortu du, kaleratze asko agintzen direlako, eta horien eragina gizartean handia delako. Odon Elorza diputatu sozialistak jakinarazi duenez, lege-proposamen hori “ez da hagaxka magiko bat”, eta ez du atzeraeraginezko efekturik izango, eta, beraz, etxetik kaleratu dituztenei ez die arazoa konponduko. Dagoeneko etxerik gabe gelditu diren eta bankuarekin zorretan jarraitzen duten horientzat “beste konponbide bat aurkitu behar da”; zorra barkatzea, adibidez, Odon Elorzaren iritziz. “Arazo hori konpontzeko dago”, gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa