12:14

Krisi Ekonomikoa 2020

Ecofin

De Guindosek dio NDFren aurreikuspenak 'saihesten' ahaleginduko direla

Erredakzioa

Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, Espainiako ekonomiak % 1,5 egingo du atzera aurten eta % 1,3 hiru datorren urtean, eta defizita ez da % 7tik jaitsiko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luis de Guindos Ekonomia ministro espainiarrak esan du Nazioarteko Diru Funtsak aurreikusitako datu ekonomiko txarra "saihesten ahalegintzen" ari direla.

Nazioarteko Diru Funtsak atzo iragarri zuenez, Espainiako ekonomiak % 1,5 egingo du atzera aurten eta % 1,3 hiru datorren urtean, defizita ez da % 7tik jaitsiko eta Europar Batasunak eskatutako kopurutik oso urrun geratuko da.

"Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) mundu osoko hazkunde aurreikuspenak murriztu ditu. Esan nahi duena da ekonomia mantsotu egingo dela, nahiko modu bertsuan mundu osoan, eta Eurogunean logikoki nabarmenagoa izango dela beherakada", adierazi du De Guindosek Ecofinen bilerara iritsi denean.

De Guindosen arabera, garrantzitsuena ez da NDFren aurreikuspen ekonomiko zehatza, baizik eta ekonomia espainiarraren desorekak, defizita, nola orekatu jakitea, hor omen dago eta "etorkizuneko susperraldiaren oinarria".

Luis de Guindos Ekonomia ministro espainiarrak esan du Nazioarteko Diru Funtsak aurreikusitako datu ekonomiko txarra "saihesten ahalegintzen" ari direla.Nazioarteko Diru Funtsak atzo iragarri zuenez, Espainiako ekonomiak % 1,5 egingo du atzera aurten eta % 1,3 hiru datorren urtean, defizita ez da % 7tik jaitsiko eta Europar Batasunak eskatutako kopurutik oso urrun geratuko da."Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) mundu osoko hazkunde aurreikuspenak murriztu ditu. Esan nahi duena da ekonomia mantsotu egingo dela, nahiko modu bertsuan mundu osoan, eta Eurogunean logikoki nabarmenagoa izango dela beherakada", adierazi du De Guindosek Ecofinen bilerara iritsi denean.De Guindosen arabera, garrantzitsuena ez da NDFren aurreikuspen ekonomiko zehatza, baizik eta ekonomia espainiarraren desorekak, defizita, nola orekatu jakitea, hor omen dago eta "etorkizuneko susperraldiaren oinarria".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena