Krisi Ekonomikoa 2020
2013rako
Erredakzioa
Horren helburua 10 edo 12 urtetik gorako ibilgailuak zirkulaziotik kentzea da. Plan berria, PIVE izenekoa, urriaren 1ean sartuko da indarrean.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Gobernuak ibilgailuak saltzea sustatzeko plan bat abiatuko duela iragarri du ostegun honetan, 10 edo 12 urtetik gorako ibilgailuak zirkulaziotik kentzea ahalbidetzeko.
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak Ministroen Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan azaldu duenez, plan berria datorren hiruhilekorako Erreformen Programa Nazionalaren barruan jaso dute; energia, zerbitzuak eta telekomunikazioak liberalizatzea aurreikusten duen programaren baitan, hain zuzen.
Saenz de Santamariaren hitzetan, ekintzaileen plan berria 2013ko lehenengo hiruhilekoan onartuko dute, eta lanpostuak sortuko dituzten negozioak bultzatzen lagunduko du.
Plan berria, PIVE (Ibilgailu Eraginkorraren Sustapen Programa) izenekoa, urriaren 1ean sartuko da indarrean.
Helburua 10 urte baino gehiago dituzten autoak zirkulaziotik kentzea da, baita12 urte baino gehiagoko furgonetak ere, horiek ordezkatuta urtean 16 milioi litro erregai aurrezteko.
Horrez gain, berotegi-efektuko gasak jaitsi egingo dira, 54.000 tona urtean, hain zuzen ere.
Gobernuak ibilgailuak saltzea sustatzeko plan bat abiatuko duela iragarri du ostegun honetan, 10 edo 12 urtetik gorako ibilgailuak zirkulaziotik kentzea ahalbidetzeko. Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak Ministroen Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan azaldu duenez, plan berria datorren hiruhilekorako Erreformen Programa Nazionalaren barruan jaso dute; energia, zerbitzuak eta telekomunikazioak liberalizatzea aurreikusten duen programaren baitan, hain zuzen.Saenz de Santamariaren hitzetan, ekintzaileen plan berria 2013ko lehenengo hiruhilekoan onartuko dute, eta lanpostuak sortuko dituzten negozioak bultzatzen lagunduko du. Plan berria, PIVE (Ibilgailu Eraginkorraren Sustapen Programa) izenekoa, urriaren 1ean sartuko da indarrean. Helburua 10 urte baino gehiago dituzten autoak zirkulaziotik kentzea da, baita12 urte baino gehiagoko furgonetak ere, horiek ordezkatuta urtean 16 milioi litro erregai aurrezteko. Horrez gain, berotegi-efektuko gasak jaitsi egingo dira, 54.000 tona urtean, hain zuzen ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa