Krisi Ekonomikoa 2020
Espainiako eta Italiako bonuak
Erredakzioa
Europako Banku Zentralak Espainiako edo Italiako bonuak erostea errefusatu du Guido Westerwellek. "Baliteke neurririk gabeko elkartasunak Europa porrotara eramatea", ohartarazi du.
Europako Egonkortasunerako Mekanismoari (MEDE) maileguak eskaintzeko baimena emateari eta Europako Banku Zentralak zor espainiar eta italiar erosteari uko egin dio Guido Westerwelle Alemaniako Atzerri ministroak.
'Focus' Alemaniano kazetari eskainitako elkarrizketan Westerwellek adierazi duenez, MEDEk dituen eskumenak handitzeak euroguneko zatiketa ekar dezake. "Baliteke neurririk gabeko elkartasunak Europa porrotara eramatea", ohartarazi du. "Batzuek erreformak eskatzen ditugu, besteek beste neurrien alde egiten dute", azaldu du. Halaber, merkatuak lasaitzeko Europako Banku Zentralak Espainiako edo Italiako bonuak erostea errefusatu du.
'Arintasuna eta diziplina'
Bestalde, Greziaren egoera aintzat hartzeko eskatu dio Bruselari. Gainera, "'Troikak' eskatutako erreformak ezartzeko arintasuna eta diziplina" eskatu dio Greziari. "Grezia eurogunean mantentzea da gakoa", azpimarratu du Westerwellek. Hala ere, Antonis Samaraseko Gobernuak "laguntza-programak adosten eta, ondoren, hitzartutako erreformak eztabaidatzen ditu", salatu du Alemaniako Atzerri ministroak.
"Greziako agintariek harrokeria kutsua erakutsi dute baina, gauzak horrela, ez da egokia", kritikatu du Westerwellek.
Europako Egonkortasunerako Mekanismoari (MEDE) maileguak eskaintzeko baimena emateari eta Europako Banku Zentralak zor espainiar eta italiar erosteari uko egin dio Guido Westerwelle Alemaniako Atzerri ministroak. 'Focus' Alemaniano kazetari eskainitako elkarrizketan Westerwellek adierazi duenez, MEDEk dituen eskumenak handitzeak euroguneko zatiketa ekar dezake. "Baliteke neurririk gabeko elkartasunak Europa porrotara eramatea", ohartarazi du. "Batzuek erreformak eskatzen ditugu, besteek beste neurrien alde egiten dute", azaldu du. Halaber, merkatuak lasaitzeko Europako Banku Zentralak Espainiako edo Italiako bonuak erostea errefusatu du.'Arintasuna eta diziplina'Bestalde, Greziaren egoera aintzat hartzeko eskatu dio Bruselari. Gainera, "'Troikak' eskatutako erreformak ezartzeko arintasuna eta diziplina" eskatu dio Greziari. "Grezia eurogunean mantentzea da gakoa", azpimarratu du Westerwellek. Hala ere, Antonis Samaraseko Gobernuak "laguntza-programak adosten eta, ondoren, hitzartutako erreformak eztabaidatzen ditu", salatu du Alemaniako Atzerri ministroak. "Greziako agintariek harrokeria kutsua erakutsi dute baina, gauzak horrela, ez da egokia", kritikatu du Westerwellek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa