Krisi Ekonomikoa 2020
Krisia Grezian
Erredakzioa
'Die Welt' Alemaniako kazetak jakitera eman duenez, Europako Banku Zentralak Greziaren porrot ekonomikoa ekiditu du orain arte Gobernuari premiazko kreditu nazionalak eskainita.
Europako Banku Zentralak Greziako porrota saihestu du orain arte Greziako Bankuari eskainitako premiazko maileguei esker, 'Die Welt' Alemaniako kazetak larunbat honetan zabaldu duenez.
Iturri honen arabera, Greziako Bankuek onar ditzakeen premiazko maileguen diru-kopuruaren muga handitzea erabaki du ostegunean Europako Banku Zentraleko batzorde betearazleak.
Greziako Banku Nazionalak epe laburrerako zorrak bakarrik onar ditzake, 'T-Bills' izenekoak eta 3.000 milioi euroko mugarekin. Aitzitik, Europako Banku Zentraleko erabakiaren ondorioz, muga hori 7.000 milioi eurotara igo dute. Horrela, Greziako Gobernuak beste 4.000 milioi euro eskuratu ditzake, irailean erreskatearen bigarren parte jaso arte, Greziari arnasa emango diona.
Europako Banku Zentralak Greziako porrota saihestu du orain arte Greziako Bankuari eskainitako premiazko maileguei esker, 'Die Welt' Alemaniako kazetak larunbat honetan zabaldu duenez. Iturri honen arabera, Greziako Bankuek onar ditzakeen premiazko maileguen diru-kopuruaren muga handitzea erabaki du ostegunean Europako Banku Zentraleko batzorde betearazleak. Greziako Banku Nazionalak epe laburrerako zorrak bakarrik onar ditzake, 'T-Bills' izenekoak eta 3.000 milioi euroko mugarekin. Aitzitik, Europako Banku Zentraleko erabakiaren ondorioz, muga hori 7.000 milioi eurotara igo dute. Horrela, Greziako Gobernuak beste 4.000 milioi euro eskuratu ditzake, irailean erreskatearen bigarren parte jaso arte, Greziari arnasa emango diona.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa