10:53

Krisi Ekonomikoa 2020

Porrot ekonomikoa

NDFk Greziako diru-laguntzak etetea nahi du, 'Der Spiegel'en arabera

Erredakzioa

Alemaniako astekari honen arabera, diru gehiago ez duela jarriko esan dio jada Nazioarteko Diru Funtsak Europar Batasunari. Laguntza eteteak Greziaren porrota ekarriko luke irailetik aurrera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baliteke Nazioarteko Diru Funtsak Greziaren diru-laguntzak etetea, 'Der Spiegel' Alemaniako astekariak zabaldu duenez. Laguntza eteteak Greziaren porrot ekonomikoa ekarriko luke irailetik aurrera. Komunikabide honen arabera, pazientzia agortu zaiola eta diru gehiago ez duela jarriko esan dio jada Nazioarteko Diru Funtsak Europar Batasuneko agintariei.

2020ra bitartean zorra maila Barne Produktu Gordinaren % 120ra murrizteko Atenasek emandako hitza betetzeko gai izango ez dela uste du Nazioarteko Diru Funtsak.

Troikaren esanetan, zorra ordaintzeko Greziari epe luzeagoa emateak beste 50.000 milioi euro eskaini behar izatea ekarriko luke, eta aukera hau Europar Batasuneko hainbat herrialdek errefusatu dute dagoeneko.

Astekariak argitaratutako informazioaren arabera, EBko hainbat herrialdek uste dute Grezia eurogunetik ateratzea "onargarria" izan daitekeela, eta, bide batez, beste herrialdeak kutsatzeko arriskua ekiditu ditzaketela.

Drakma berreskuratzea

Halaber, Bavierako Batasun Sozial-Kristau alderdiak (Angela Merkelen Gobernuko bazkideak) langile publikoen eta erretirodunen soldatak ordaintzeko drakma berreskuratzea proposatu dio Greziari. "Apurka-apurka Greziaren monetara itzultzeak susperraldi ekonomikoa ekar lezake", azaldu du alderdi honek.

Baliteke Nazioarteko Diru Funtsak Greziaren diru-laguntzak etetea, 'Der Spiegel' Alemaniako astekariak zabaldu duenez. Laguntza eteteak Greziaren porrot ekonomikoa ekarriko luke irailetik aurrera. Komunikabide honen arabera, pazientzia agortu zaiola eta diru gehiago ez duela jarriko esan dio jada Nazioarteko Diru Funtsak Europar Batasuneko agintariei. 2020ra bitartean zorra maila Barne Produktu Gordinaren % 120ra murrizteko Atenasek emandako hitza betetzeko gai izango ez dela uste du Nazioarteko Diru Funtsak. Troikaren esanetan, zorra ordaintzeko Greziari epe luzeagoa emateak beste 50.000 milioi euro eskaini behar izatea ekarriko luke, eta aukera hau Europar Batasuneko hainbat herrialdek errefusatu dute dagoeneko. Astekariak argitaratutako informazioaren arabera, EBko hainbat herrialdek uste dute Grezia eurogunetik ateratzea "onargarria" izan daitekeela, eta, bide batez, beste herrialdeak kutsatzeko arriskua ekiditu ditzaketela.Drakma berreskuratzeaHalaber, Bavierako Batasun Sozial-Kristau alderdiak (Angela Merkelen Gobernuko bazkideak) langile publikoen eta erretirodunen soldatak ordaintzeko drakma berreskuratzea proposatu dio Greziari. "Apurka-apurka Greziaren monetara itzultzeak susperraldi ekonomikoa ekar lezake", azaldu du alderdi honek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena