Krisi Ekonomikoa 2020
Elkarrizketa, Le Monden
Erredakzioa
"Euroaren zaintza da dute agintearen arduretako bat" esan du EBZko presidenteak. Horrez gain, euroan "atzera egiterik ez dagoela" ere azpimarratu du.
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentearen hitzetan, "estatuen finantza-arazoak konpontzea" ez dago EBZren arduren artean.
"Gure lana ez da estatuen finantza-arazoak konpontzea, prezioen egonkortasuna eta finantza-sistemarena ziurtatzea baizik, independentzia osoz", esan du EBZko presidenteak Le Monde egunkarian egindako elkarrizketan.
Zenbait erakundek gogor kritikatu dute EBZk krisian agertutako jarrera, estatuei laguntza eman behar liekela argudiatuta. EBZren iritziz ahaleginak estatuek egin behar dituztela uste duen ala ez galdetu diotenean, "estatuen eta EBZren arteko harremanetan ere oreka mantendu behar dela" erantzun du.
Euroak ez du atzera bueltarik
Draguiren esanetan, "egungo egoera berezian, EBZk moneta-politikak kudeatu ezin dituen gauzen arduar hartzen ari da; defizit publiko altuen kasuan, lehiakortasun faltan, eta desoreka sostengaezinetan, besteak beste, finantza-oreka arriskuan dagoenean".
"Euroaren zaintza da dute agintearen arduretako bat" esan du EBZko presidenteak. Horrez gain, euroan "atzera egiterik ez dagoela" ere azpimarratu du.
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentearen hitzetan, "estatuen finantza-arazoak konpontzea" ez dago EBZren arduren artean. "Gure lana ez da estatuen finantza-arazoak konpontzea, prezioen egonkortasuna eta finantza-sistemarena ziurtatzea baizik, independentzia osoz", esan du EBZko presidenteak Le Monde egunkarian egindako elkarrizketan. Zenbait erakundek gogor kritikatu dute EBZk krisian agertutako jarrera, estatuei laguntza eman behar liekela argudiatuta. EBZren iritziz ahaleginak estatuek egin behar dituztela uste duen ala ez galdetu diotenean, "estatuen eta EBZren arteko harremanetan ere oreka mantendu behar dela" erantzun du. Euroak ez du atzera bueltarikDraguiren esanetan, "egungo egoera berezian, EBZk moneta-politikak kudeatu ezin dituen gauzen arduar hartzen ari da; defizit publiko altuen kasuan, lehiakortasun faltan, eta desoreka sostengaezinetan, besteak beste, finantza-oreka arriskuan dagoenean". "Euroaren zaintza da dute agintearen arduretako bat" esan du EBZko presidenteak. Horrez gain, euroan "atzera egiterik ez dagoela" ere azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa