20:47

Krisi Ekonomikoa 2020

Txostena

Espainiako Bankuak BEZa igotzea eta soldatak jaistea proposatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kontratazio iraunkorrek duten babesa murriztea eta kaleratzea merkatzea ere proposatu du.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Bankuak uste du azken lan erreformek ez dituztela konpondu lan merkatuaren arazoak, lanpostu berri gehienak aldi baterakoak baitira. Horregatik, kontratazio iraunkorrek duten babesa murriztea eta kaleratzea merkatzea proposatu du.

Erakundeak proposamen gehiago egin ditu, gaur kaleratutako txosten batean: gastu publikoa murriztea, zeharkako zergak (BEZa, kasu) igotzea eta kenkariak eta hobariak berraztertzea.

Bankuaren ustez, langabezia tasa eta zorra altuak dira Espainiako ekonomia ahula egiten duten faktoreak.

Txostenaren aurkezpenean, Luis Maria Linde Espainiako Bankuko gobernadoreak ohartarazi du langabezia tasa “sozialki onartezina” dela, eta gogorarazi du lan falta dela langileen artean jazotako errenta desorekaren kausa.

Horregatik, lana sortzeko helburuz, erakundeak beste lan erreforma egitearen alde egin du, soldatak jaisteko erraztasunak emateko, enpresa itunak sustatzeko eta formakuntza gutxiko langileek lan egin ahal izateko.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena