16:23

Krisi Ekonomikoa 2020

Lan gatazka

Gasteizko epaile batek onartu egin ditu Cegasako kaleratzeak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lan erregulazio espedienteari argi berdea emadio. Langile guztiak, 275, kaleratuko dituzte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gasteizko epaitegi batek oniritzia eman dio Cegasako lan erregulazio espedienteari. Ondorioz, langile guztiak, 275, kaleratuko dituzte, enpresa batzordeak jakinarazi duenez.

Epaileak ebazpenaren berri eman du, baina ez ditu argudioak publikatu oraindik.

Langileen ordezkariek aurreratu dute helegitea aurkeztuko dutela, eta "borroka" ez dela "hemen" amaitzen ohartarazi dute. "Ez dugu amore emango", nabarmendu dute, "etsaia oso boteretsua" bada ere.

Enpresa batzordeak salatu du ez dutela lortu erakundeekin biltzea. Asteazkenean Lan sailburuordearekin bilera izango dute, baina sailburuak eta ahaldun nagusiak ezezkoa eman dietela azaldu dute.

Azkenik, kritikatu egin dute Gorka Urtaran Gasteizko alkateak erantzunik eman ez izana, "Gasteizko 240 langile kalera joango badira ere".

Cegasako langileek elkarretaratzea egin dute gaur, epaitegiaren aurrean.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena