Krisi Ekonomikoa 2020
DBE
agentziak | erredakzioa
"Ez da laguntza bat, ezta limosna bat ere. Legez araututako eskubidea da", adierazi dute kanpainaren sustatzaileek. Caritas, Munduko Medikuak, EAJ, EH Bildu eta 100 erakundek babesten dute kanpaina.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Ehundik gora erakundek bat egin dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren aldeko kanpaina batean, "gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa" dela iritzita, 118.000 pertsonak gutxieneko errenta bat edukitzea ahalbidetzen baitu.
"Euskal gizarte gisa, harro egon beharko genuke neurri hau hartu izanarekin", 65.000 familiari duintasunez bizitzeko aukera ematen dielako, Koldo Campo kanpainaren bozeramailearen esanetan.
"Ez da laguntza bat, ezta limosna bat ere. Legez araututako eskubidea da", aldarrikatu du Alfonso Duboisek, Hegoa institutukoak; neurri horri esker EAEn pobrezia mailaren batez bestekoa Espainiako Estatukotik eta Europar Batasunekotik beherago egotea ahalbidetzen duela azpimarratu aurretik.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari esker, 26.000 lanposturi eusten zaiola eta Barne Produktu Gordina % 2 hazten dela ere aipatu dute, eta gogorarazi dute laguntza horretan dagoen iruzurra % 0,3koa dela, iruzur fiskala % 25ekoa den bitartean.
Pobrezia eta bazterkeria arriskua hazi egin da azken urteotan EAEn, 2008an % 17,9koa baitzen, eta % 22,7koa 2014an, eta "euskal gizarteak badaki pobrezia eta bazterkeria gizarte osoaren ardura direla", Duboisen arabera.
Kanpainarekin bat egin duten 104 erakundeen artean daude Caritas, Munduko Medikuak, SOS Arrazakeria, UNESCO zentroa, eta EAJ, PSE-EE eta EH Bildu alderdiak, besteak beste.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa