Krisi Ekonomikoa 2020
''Denbora beharko da''
Agentziak | Erredakzioa
Era berean, Greziak, Portugalek eta Italiak emandako bermeak ere aztertzen ari da Europako Batzordea, EBeko legediaren kontrakoak izan ote ziren baieztatzeko.
Juncker, laguntzak aztertzen ari den erakundearen presidentea da. Artxiboko irudia: EFE
Europako Batzordeak jakinarazi duenez, informazioa biltzen hasi da zehazteko Espainiak, Greziak, Portugalek eta Italiak zenbait bankuri emandako bermeak legearen araberakoak izan ziren ala estatu mailako laguntzak diren, EBeko legediaren aurkakoak.
"Batzordeak informazioa eskatu die idatziz aipatutako herrialdeei, ulertzeko zelangoak izan ziren neurriak eta estatu mailako laguntzatzat har zitezkeen", esan du prentsaurreko batean Alexander Winterstein bozeramaleak.
Gainera, Wintersteinek esan du dagoeneko zenbait erantzun jaso dituztela, aztertzen ari direla eta "luze joko" duela erabakia hartzeak.
"Baieztatu dezakegu eskutitzak bidali diezkiegula Espainiari, Italiari, Portugali eta Greziari", zehaztu du, bere aldetik, Lucia Caudet bozeramaleak.
Europako erakundeak ezagutu nahi du Gobernu espainiarrak 2013an onartutako dekretuaren xehetasunak. Horren bidez, ahalbidetu zien bankuei kapital nagusi bezala kontabilizatzea zerga geroratuen aktiboen % 60 (DTA), hau da, 30.000 milioi bat euro. Horiek ez dira "kalitate handikoak" Europako Banku Zentralarentzat.
Guztira, Espainiako bankuek 50.000 milioi euro dituzte DTAtan, aktibo horiek kreditu fiskalak eragiten dituzte entitateetan, bankuetan eragina izan duten -kenkaritzat hartu gabe- gastuak direlako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa