Krisi Ekonomikoa 2020
Europar Batasuna
Erredakzioa
Bestalde, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak azpimarratu du "EBko egoera ekonomikoa, eurogunekoa bereziki, positiboa" dela.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Europar Batasunak ekonomiaren joera positiboa azpimarratu du, baina ez da Greziak bizi duen egoera zailarekin ahaztu, eta Europako Batzordeak 2.000 milioi euroko premiazko laguntza iragarri du herrialde horrentzat, hazkundea eta kohesio soziala egonkortzeko helburuarekin.
"EBren egoera ekonomikoa, eta eurogunekoa bereziki, positiboa da, eta gustura ikusi dugu susperraldiaren iritsiera", adierazi du Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak, goi-bileraren ondoren emandako prentsaurrekoan.
Europako Batzordeak % 1,7ko hazkundea espero du Europar Batasunean, eta % 1,3koa eurogunean, aurten. 2016rako aldiz, % 2,1eko eta % 1,9ko hazkundea espero du, hurrenez hurren.
Junckerrek azaldu duenez, "orain garai hau aprobetxatu beharra dago beharrezko egiturazko erreformak egiteko eta egoera okerragora itzultzea saihesteko", eta gauza bera defendatu du Mario Draghi Europako Banku Zentralaren buruak goi-bileran.
Laguntza Greziari
Junckerrek Greziaren alde Europar Batasunak duen aurrekontuan erabili ez den diruaren zati bat emateko konpromisoa agertu zion atzo Tsiprasi, eta gaur iragarri du zenbatekoa: Europako Batzordeak 2.000 milioi euro emango dizkio Greziari, baina dirua "ez da Greziako Altxorrean pilatuko, hazkundea eta kohesio soziala indartzeko erabiliko da".
Tsiprasek gaur azpimarratu duenez, EBko estatu kideek aitortu dute Grezian "giza krisia" pairatzen ari direla. Bestalde, Atenasek ez omen du epe laburrean likidezia arazorik, eta herritarrekin eta hartzekodunekin dituen betebeharrak beteko dituela eta bankuak "salbu" daudela hitzeman du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa