11:24

Krisi Ekonomikoa 2020

Zor publikoa erosteko programa

Zer eragin izango du EBZren erabakiak gure poltsikoetan?

D.P. | eitb.eus

Teorian, prezioak garestitu egingo dira, eta bankuek kapital gehiago izango dute herritarrei mailegutan emateko.

  • Euriborra zenbaki gorritan sartu da, EBZren balizko erabakiaren aurrean. EiTB

    Euriborra zenbaki gorritan sartu da, EBZren balizko erabakiaren aurrean. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Banku Zentralak (EBZ) estatuen zor publikoa erosteko programa bat onartuko du gaur, eta, ondorioz, prezioak garestitu egingo dira oro har, teorian behintzat. Azken finean, prezioen egonkortasuna zaintzea da banku zentralen zeregin behinena.

Horren ildotik, deflazio arriskuari aurre egitea du helburuetako bat EBZren programak. Prezioek jaitsiera orokorra eta iraunkorra izatea erakargarria izan daiteke kontsumitzaileentzat, eguneroko erosketak merkeagoak baitira, baina dramatikoa da makroekonomiarentzat eta enpresentzat, mozkin txikiagoak izaten baitituzte. Diru-sarrerak txikiagoak badira, konpainiek murriztu egingo dituzte inbertsioak eta enplegua, eta, ondorioz, langabezia handitu egingo da. Enplegu gutxiago egonda, errenta gutxiago egongo dira eta kontsumoak ere behera egingo du. Eta kontsumoa jaisten bada, langabeziak gora egingo du eta gobernuek diru gutxiago lortuko dute zergen bitartez.

Bestalde, EBZren erabakiak sustatu egin beharko luke kreditua. Izan ere, herrialdeek merkeago lortuko dute finantziazioa, eta bankuek kapital gehiago izango dute gobernuei, enpresei eta herritarrei mailegutan emateko.

Gainera, euriborrak, hipotekak kalkulatzeko gehien erabiltzen den adierazleak, beheranzko joerari eutsi beharko lioke. Ondorioz, etxebizitzen jabeek gutxiago ordainduko lukete hileroko kuotetan.

Ondorio hori dagoeneko nabaritu da: astelehenean, historian lehen aldiz, euriborra zenbaki gorritan sartu zen, - % 0,002ra jaitsi baitzen. Hurrengo egunean, - % 0,005era egin zuen behera.

Nolanahi ere, dena teoria hutsa baino ez da, neurria ez baita erabilgarria izango bankuek maileguak ematen ez badituzte eta gobernuek, enpresek eta herritarrek dirua gastatzen ez badute.

Kontuan hartzeko beste datu bat: EBZren erabakia erabilgarria izateko, erositako zor kopurua "handia" izan behar dela ohartarazi du Benoit Coeure Frantziak erakunde horretan duen ordezkariak. AEBn kasuan, adibidez, Erreserba Federalak tankera horretako hiru programa onartu behar izan zituen, sei urtean, ekonomia suspertu ahal izateko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena