Krisi Ekonomikoa 2020
Europako Banku Zentrala
Erredakzioa
Deflazio arriskuari aurre egiteko neurri gisa hartu omen dute erabakia. Bestalde, Draghik iragarri du EBZk finantza aktiboak erosiko dituela urritik aurrera.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (3)
Europako Banku Zentralak (EBZ) interes tasak % 0,05era jaistea erabaki du gaur, inoizko maila baxuenera, deflazio arriskuari aurre egiteko asmoz.
Era berean, EBZk krediturako erraztasun marginala (bankuei egun baterako dirua uzteko interesa) 10 puntu jaitsi du, % 0,3raino, eta irailaren 10etik aurrera egongo da indarrean.
Gordailurako erraztasunerako interesa ere jaitsi egin du, % -0,2ra; beraz, dirua EBZn gordetzen duten bankuek gehiago ordainduko dute.
Inflazioa
Draghik eguneratu egin ditu aurreikuspen makroekonomikoak Eurogunerako, eta hazkunde eta inflazio aurreikuspenak jaitsi egin dituzte.
Euroguneko ekonomia aurten % 0,9 haziko dela aurreikusi dute, ekainean baino hamarren bat gutxiago; eta 2015ean eta 2016ean % 1,6koa eta % 1,9koa izango omen da hazkundea, aurreikusitakoa baino hamarren bat gutxiago eta hamarren bat gehiago, hurrenez hurren.
EBZren buruak ohartarazi du egiturazko erreformarik egin ez izana dela ekonomiak behera egitearen arrazoi nagusietako bat.
Prezioen kasuan, 2014rako aurreikuspena murriztu egin dute hamarren bat, eta prezioen garestitzea aurten % 0,6koa izango omen da. 2015aren eta 2016aren kasuan, ordea, ekaineko aurreikuspenak bere horretan utzi dituzte, % 1,1ean eta % 1,4ean hain zuzen ere.
Euroak, behera; burtsak, gora
Interes tasen inguruko erabakiaren berri izan eta berehala, euroa indar handiz jaisten hasi da, eta 1,3042an dago, azken 13 hilabeteetako maila baxuenean.
Frankfurteko eta Europako gainerako burtsa gehienek, berriz, goraka egin dute albistearen berri izan ostean.
Finantza aktiboak erosteko egitasmoa
Europako Banku Zentralak finantza aktiboak erosteko egitasmoa abiatuko du urrian, eta bermatutako bonoak ere erosiko ditu, Draghik jakitera eman duenez.
"Eurosistemak ABS sinple eta garden ugari erosiko ditu", azaldu du bankari italiarrak bileraren ondoren. "2014ko urrian hasiko dira erosketak", adierazi du Draghik, neurriak erakundean balantzean "eragin handia" izango duela gaineratu aurretik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa