09:30

Krisi Ekonomikoa 2020

Krisia Eroskin

Eroskik berrantolaketa sakona egingo du zorrari aurre egiteko

Erredakzioa

Berrantolaketa plan zorrotza aurkeztu die 22 banketxeri, eta 2.500 milioiko zorra birnegoziatzen ari da.

  • Eroskik berrantolaketa sakona egingo du zorrari aurre egiteko.

    Eroskik berrantolaketa sakona egingo du zorrari aurre egiteko. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eroskik berrantolaketa sakona egingo du 2.500 milioi euroko zorrari aurre egiteko, Vocento taldeko egunkariek gaur zabaldu dutenez.

Hori horrela, berrantolaketa plan zorrotza aurkeztu die 22 banketxeri, eta 2.500 milioi euroko zorra birnegoziatzen ari da.

Hemendik aurrera, Euskal Herrian, Penintsulako iparraldean eta Balearretan kokatuko du, batez ere, bere negozioa.

Duela 11 hilabete negoziatu zuen Eroskik bere zorra 22 banketxe horiekin. Orduan, 2017ra arte atzeratu zuten zorra kitatzeko epea, eta horrek Eroskiri arnasa emango ziola uste bazen ere, urtea pasa aurretik berriro eseri da Eroski banketxeekin egoera arindu nahian.

Aipatu iturrien arabera, betiko negozioarekin dirua lortzen du Eroskik, baina Estatuan zehar eginiko inbertsioak zama suposatzen dute orain. Beraz, Euskal Herriko eta Balearretako negozioak mantentzearen aldekoa da; eta eroslerik izanez gero, gainerakoak saltzea izango litzateke irtenbideetako bat, baina oraindik, behintzat, Eroskik ez du ezer salgai jarri.

Zorraren ordainketan, 2014ko urtarrilean 37 milioi euro ordaindu behar ditu, eta hurrengo ordainketa uztailean egin beharko luke. Ikusteke dago bigarren ordainketa hori gelditzea lortuko ote duten orain hasitako negoziazioaren ondorioz.

Eroskik, bazkide eta langileen artean 38.420 lagunez osatutako plantila du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena