16:00

Krisi Ekonomikoa 2020

Aurreikuspenak

Euroguneko ekonomiak % 0,4 egingo du atzera 2013an, EBZren arabera

Erredakzioa

Mario Draghik esan du euroguneko ekonomia % 0,9 eta % 0,1 artean haziko dela 2013an.

  • EBZ

    EBZ

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Banku Zentralak (EBZ) euroguneko ekonomiaren aurreikuspenak jaitsi egin ditu 2013. urterako eta % 0,4 atzera egingo duela adierazi du, abenduan aurreikusitakoaren % 0,3aren aldean.

Halaber, euroguneko herrialdeetako ekonomia 2013an % 0,1 haziko dela aurreikusi du EBZk, eta % 0 eta % 2 artean 2014an; abenduan, aldiz, % 0,2 eta % 2,2 artean haziko zela aurreikusi zuen.

Draghik azaldu duenez, gobernu kontseiluak interes-motak jaisteko aukerari buruz hitz egin du, baina azkenean ez ukitzeko adostasunera heldu dira.

"2012ko abenduko proiekzio makroekonomikoekin alderatuta, tarteak zertxobait beherago berrikusi dira", EBZren arabera.

Berrikuspen honek 2012ko laugarren hiruhilekoan ikusitako ekonomiaren atzeraldi negatiboaren eragin bat gehiago islatzen du.

Halaber, "aurreikusitako susperraldiaren erritmoa mantendu egin da", adierazi du Draghik.

EBZk euroguneko hazkuntzak behera egingo duela aurreikusi du, barruko eskaria jaistearen eta esportazioak uste baino ahulagoak izatearen beldur, besteak beste.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena