Krisi Ekonomikoa 2020
Diputatuen Kongresua
Erredakzioa
Europar Batasunak eskatutakoa baino 0,4 gehiago da hori. PSOEk ustelkeriaren kontrako akordioa abstentzioa eman duela kritikatu du, eta ukatu egin ditu zergak aldatuko dituztela Eurovegasen mesedetan.
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du Espainiaren defizita Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 6,7koa izan zela iaz.
Rajoyk datu horixe eman du Kongresuko kontrolerako saioan, Alfredo Perez Rubalcaba oposizioko buruaren galderari erantzuteko.
Espainiako gobernuburuak iragan astean iragarri zuen defizit publikoa % 7tik beherakoa izango zela, baina ez zuen datu zehatza eman, eta gaur adierazi duenaren arabera, Espainiak ez zuen Europar Batasunak ezarritako defizit helburua bete eta lau hamarren gorago geratu zen.
Rajoyk azpimarratu du gizarteak "esfortzu handia" egin duela datu horretara iristeko eta "Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen barruko herrialde batek ere ez" duela antzekorik lortu.
Mariano Rajoyren ustez, datu horrek "Espainiarenganako konfiantza indartzen du, ezbairik gabe" eta Gobernua bide onetik doala erakusten du, nahiz eta "oraindik emaitzarik eman ez".
Rubalcabak, berriz, "hazkundea lehenesteko" deia egin dio aurrekontu murrizketen aurrean.
Gainera, Gobernuaren azken neurri ekonomiko sortarekin "lan-prekarietatea areagotu" dela salatu du buruzagi sozialistak.
Ustelkeria
Bestalde, Soraya Saenz de Santamariak "oinarrizko adostasunei" muzin egitea leporatu dio PSOEri, Kongresuak onartu duen ustelkeriaren kontrako akordioaren aurrean abstentzioa eman zuelako.
Espainiako Gobernuaren bozeramaileak Soraya Rodriguez PSOEren Kongresuko eledunari erantzun dio, ordezkari sozialistak esan baitu Gobernuak sinesgarritasunik ez duela 'Barcenas auzia' konpontzen ez duen bitartean.
"Barcenasen antsietate atake baten mehatxupean bizi diren bitartean, norbaitek duintasun atake bat izatea nahiko nuke, zuk adibidez", adierazi dio Rodriguezek Saenz de Santamariari.
Eurovegas
Bestalde, Cristobal Montoro Ogasun ministroak esan du ez dutela zergen legedia aldatuko Sheldon Adelsoni eta Eurovegas makroproiektuari mesede egiteko, eta ez dituztela inoren neurriko zergak jarriko "inbertsioa oso garrantzitsua bada ere".
Montorok Delia Blanco diputatu sozialista madrildarrak egindako galderari erantzun dio Diputatuen Kongresuko kontrol-saioan, eta Gobernuak proiektu jakin batzuetarako, zergak edo langileen kotizazioa aldatzeko, ezin duela legea aldatu berretsi du.
"Ez dugu aldaketarik egingo", azpimarratu du, jokoaren inguruko legediaren eskumena Madrilgo Erkidegoarena dela zehaztu aurretik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa