18:47

Krisi Ekonomikoa 2020

Diputatuen Kongresua

Rajoyren neurri ekonomiko berriak

Erredakzioa

Enpresa berrientzako eta autonomoentzako zerga gutxiago izango dira bi urtez eta bankuen finantzaketa babestuko du 32.000 milioi eurorekin, iragarri du Gobernuko presidenteak.

  • Mariano Rajoy

    Mariano Rajoy Gobernuko presidentea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak 40 neurri inguru iragarri ditu pizgarri ekonomikoaren plan berriaren baitan, "haztera itzultzeko eta lanpostuak sortzeko" erreformen bigarren belaunaldia ekarriz, eta dokumentu batean osatu ditu.

Enpresen hazkuntzarako babes fiskala

- Enpresa txiki eta ertainentzako BEZaren ezarpena: BEZaren erregimen berezi bat ezarriko da, borondatezkoa 2 milioi euroko bolumena baino baxuagoa duten enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat. 2014ko urtarriletik aurrera 1,3 milioi autonomoei eta milioi bat enpresa txiki eta ertainei BEZa ez sartzen utziko zaie faktura kobratu arte.

- Mozkinen onurak sustatzea ekonomian. 10 milioi baino gutxiagoko negozio bolumena duten enpresek % 10 kendu ahal izango dute Sozietateen Zergan, ekonomian sartzen dituzten onuretatik.

- Berrikuntzari pizgarri fiskalak: I+D+i-gatik aplikatu ezin izan diren kenkari fiskalak berreskuratu ahal izango dira, lanpostua sortzera edota mantentzera zuzendu bazen.

Hasteko ekimenei babes fiskalak

- Enpresa berrientzako eta autonomoentzako zerga gutxiago bi urtez

- Sozietate berriek lehenengo bi urteetan % 15eko mota murriztuko zergak ordainduko dituzte

- Jarduera ekintzaileen baliabideen kanalizazioa. Enpresa berritan parte hartzen duten inbertitzaileek pizgarri fiskal bikoitza izango dute: PFEZen % 15eko kenkaria eta plusbalioaren (% 50) salbuespen partziala sozietatetik irtetean, erakunde berri batean inbertitzen den bitartean.

- Autonomoen autoenpleguaren sustapena

- Abal publikoak eta 1.720 milioi mugituko dituzten bermeak

- Banku bidez ez egindako finantzaketaren eta arriskuko kapitalaren sustapena, 2.176 milioi

- Enpresen inkubagailuaren sare nazional baten sorrera

- Enpresetan parte hartzen duten maileguen programak indartzea

- 3.300 milioi lortzeko merkatuetarako sarbidea erraztea

- Burtsako Hautazko Merkaturako (enpresa ertain eta txikientzako burtsa) sarbidea malgutzea

- Errenta Finkorako Hautazko Merkatuaren sorrera

- Enpresa txiki eta ertainentzako maileguen titulaziorako funtsa, 3.000 milioirekin enpresa horien emisioak bermatzeko

- Hornitzaileentzako ordainketaren plana zabaltzea, 2.684 milioirekin

- Merkatuko operazioetan berankortasunaren aurkako neurriak

- Operazio pribatuentzako 30 eguneko epea ezarriko da, eta 60ra zabaldu ahalko da, atzerapenagatik interes gehiago izanez

- Administrazio Publikoekin hornitzaileekin zorren murrizketaren bide bat ezarri beharko dute

Pizgarria jarduera ekintzailearentzat

- Kulturaren eta hezkuntzan ekimenaren sustapena

- 50 euroko tarifa Gizarte Segurantzaren kotizazioan. 30 urte baino gutxiago dituztenentzat eta euren kabuz jarduera bat hasten duten autonomo berrientzat, lehenengo sei hilabeteetan.

- Zure kabuz jarduera bat hastea eta langabeziagatik laguntza jasotzen jarraitzea batera eman ahal izatea. Langabeziagatik laguntza jaso eta autonomo moduan alta eman ahalko da 9 hilabetez gehienez, 30 urte baino gutxiago izanez gero.

- “Erantzukizun mugatuko ekintzailearen” irudia sortuko da, etxebizitza eta ibilgailuak bezalako ondasunetan, familiak erabiltzen dituenetan, jarduera profesionalen zorrengatik eraginik izan ez dezaten.

- Bigarren aukera enpresariala erraztea, herritarrentzako, autonomoentzako eta dimentsio baxuagoko sozietateentzako lehiaketa judizial bat eginez.

- Enpresak sortzeko izapideak azkartzea

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena