Krisi Ekonomikoa 2020
Kongresuan
Erredakzioa
Hasieran aurka bazegoen ere, PPk atzera egin du, eta ondorioz Kongresuak argi berdea eman dio ekimen herrikoia izapidetzen hasteari.
Kaleratzeen kontrako protesta kongresuan
Albisteak (5)
Informazio gehiago (2)
Diputatuen Kongresuak onartu egin du, aho batez, etxegabetzeen aurkako ekimen herrikoa izapidetzea.
Ekimena milioi eta erdi sinadurarekin iritsi da Behe Ganberara, eta etxea ordainean eman ahal izatea, etxebagetze guztiak geldiaraztea eta bankuen esku eta hutsik dauden etxebizitzak alokairu sozialean jartzea eskatzen du.
PP ekimena izapidetzearen aurka zegoen, baina, talde sozialen presioaren ondorioz, azkenean atzera egin eta oniritzia eman dio.
Seguru aski, ekimen herrikoia Espainiako Gobernua prestatzen ari den lege-proiektuarekin batera izapidetuko dute.
Pertsona bat atxilotu dute, etxegabetzeen osoko bilkuran
Etxegabetzeen aurkako plataformaren kide bat atxilotu dute, Kongresuan ekimen herrikoia eztabaidatzen ari zirenean bertan izan dena, diputatuei irainak esategatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa