Krisi Ekonomikoa 2020
Lapurtutako hitzaldia
Erredakzioa
Mario Draghik azaldu duenez, “euroguneko susperraldi ekonomiko sistemarik garatuena du Espainiak”.
Mario Draghi, Europako Banku Zentraleko presidentea. EFE
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak esan duenez, "Espainia bide onetik doa", eta "euroguneko susperraldi ekonomiko sistemarik garatuena duela nabarmendu du.
EBZko presidenteak hori esan du Diputatuen Kongresuan hitzaldia eman osteko prentsaurrekoan. Halaber, Parlamentuko bozeramaileek esan dutena “entzun” duela azaldu du.
Draghiren ustez, "baliagarria" izan da herritarrak egiten ari dien ahaleginak ezagutzeko, eta erakundeak egoera ekonomikoa eta soziala "oso zaila" dela badakiela nabarmendu du. Jendea "gaizki pasatzen ari" dela adierazi du, batik bat, langabeak eta gazteenak.
Azaldu duenez, agerraldi horretan "Espainia bide onetik" doala eta "seinale baikorrak" daudela helarazi die diputatuei. Seinale positibo horien artean, esportazioen hobekuntza, kontu korronteen defizita "ia" desagertu izana, lehiakortasunaren gorakada eta finantza sistemaren erreforma ematen ari den emaitzak aipatu omen ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa