07:01

Krisi Ekonomikoa 2020

Barcenas auzia

Montorok ez du argitu Barcenas amnistia fiskalaz baliatu ote zen

Erredakzioa

Ogasun ministroaren esanetan, "zerga amnistiak" 40.000 milioi euro azaleratu ditu, baina kopuru horren % 3 jaso du Estatuak, ez % 10.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cristobal Montoro Espainiako Gobernuko Ogasun ministroak agerraldia egin du gaur Diputatuen Kongresuan, 'Barcenas' auziaren inguruan azalpenak emateko.

Montorok ez du argitu Luis Barcenas PPko diruzain ohia amnistia fiskalaz baliatu ote zen (Suitzan 22 milioi euro zituen, eta neurri horrekin legeztatu egin zituela esan zuen horren abokatuak), baina prozesu horrek ez dituela delituak "estaltzen" azaldu du.

"Titularra emango dizuet: zergen aitortza bereziak [amnistia fiskala] ez ditu delituak estaltzen, ez ditu ezabatzen, ezta garbitzen ere", azaldu du.

Horren ildotik, prozesu judizial batean murgilduta dagoen pertsona batek ezin diola amnistiari heldu argitu du ministroak.

'Zergen inguruko informazioa sekretua da'

Montorok ez du argitu Barcenasek "amnistia fiskalera" jo ote zuen; izan ere, ministroak gogora ekarri duenez, zergen informazioa sekretua da, gainerako zergadunen kasuan bezalaxe.

Hala ere, Montorok Zerga Agentziak iragan astean igorritako agiria berretsi du. Ogasun Ministerioaren mendeko agentziaren arabera, Barcenasek ez zuen dirua erregularizatzeko sistema horretara jo, baina ez du zehaztu beste bideren bat edo enpresaren baten izenean egin duen.

"Zerrendan ez da bere izena azaltzen", ondorioztatu du Montorok

Ildo honetan, Gobernua Zergen Legearen puntu hori aldatzea aurreikusten ari dela iragarri du, zerga iruzurgileen izenak "publiko egin ahal izateko, une honetan gardentasuna baita gakoa".

PSOEk dimititzeko eskatu dio

Bestalde, Barcenas amnistiaz baliatu zela frogatuko balitz dimititu egin beharko lukeela esan dio PSOEk Montorori. Halaber, Kongresuan Barcenas auzia argitzeko lantalde bat sortzea eskatu du.

Pedro Saura diputatu sozialista ministroari zuzendu zaio, eta amnistia fiskalaz "ustezko gaizkileak" eta "ehunka Barcenas" baliatuko zirela jakinda ere onartu izana egotzi dio.

Montorok "zitaltasuna" egotzi dio PSOEri, baina ez du argitu Barcenasen partetik eskupeko edo diru beltza jaso duen ala ez. Erantzutea errefusatu du Kongresuan erakutsitako errenta deklarazioa aipatuz.

40.000 milioi euroen % 3 jaso du zerga amnistiak, ez % 10

Montororen esanetan, amnistia fiskalak orain arte "ezkutuan" zeuden 40.000 milioi euro azaleratu ditu, hau da, barne produktu gordinaren (BPG) "lau puntu", eta ondorioz altxor publikoak 1.900 milioi euro jaso ditu.

"29.000 pertsona fisiko baino gehiago eta 618 pertsona juridiko baliatu dira erregularizazioaz", zehaztu du.

Hala ere, azaleratu den diru horrek ez du jasotakoarekin bat egiten; izan ere, zergak % 10ekoak izan behar ziren, baina kopuruaren arabera, zergen batez bestekoa % 3koa izan da.

Ogasun Ministeriotik Efe agentziari esan diotenaren arabera, 40.000 milioi horietatik, 12.000 deklaratu eta preskribatu gabeko errentak dira, % 10eko zergekin; beste 28.000 euroak, ordea, preskribatutako errentak dira, eta horiek ez dute zergarik eragin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena