12:50

Fagor

Ibilbidea

Cata: Fagor Etxetresnak erosi duen enpresa katalana

Erredakzioa

1947an hasi zen, kafea xehatzeko errotatxoak egiten. Gaur egun CNA Group taldearen barruan dago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azkenean, Cata enpresari saldu dizkio epaileak Fagor Etxetresnak kooperatibaren aktiboak. Enpresa katalanak honako eskaintza aurkeztu du: 42,5 milioi euro eta 705 lanpostu. Baina, nor da Fagor Etxetresnaken eroslea?

Cata Bartzelonan hasi zen 1947an, kafea xehatzeko errotatxoak eta etxeko beste gailu txikiak ekoizten. Ibiliaren ibiliaz, batez ere etxeetako keak irensten dituzten tresnak egitera jo zuen eta, ondoren, sukaldeko tresneria. Hala, ke-erauzgailuez gain, labeak, sukalde-gaineko plakak, mikrouhinak, arraskak eta iturriak jorratzeari ekin zion. Gaur egun, goi mailako eta ertaineko sukalde-tresnak ekoizten ditu. Egoitza nagusia Bartzelonan dauka, eta 17 urte egin zuen nazioarterako lehen urratsa, lantegi ireki baitzuen Txinan. Brasil ere begiz jo izan du eta han ere badu fabrika: Sao Paulon.

CNA taldea

Enpresa katalana izan arren, CNA Group Luxenburgoko taldearen baitan dago Cata. Taldeak 2.200 langile dauzka mundu osoko 85 herrialdetan eta iaz, 120 milioiko diru-sarrera izan zuen. Fakturazio horretan gero eta garrantzitsuagoa da nazioartea, diruaren %75 kanpoan salduta ateratzen du baitu CNA-Catak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena