Fagor
Elkarrizketa Radio Euskadin
Erredakzioa
Enplegu sailburuaren hitzetan, eredu kooperatibistari jarraipena eman zaio, baina Mondragon Taldeak "ibilbide berri bati" heldu behar dio aurrera egin ahal izateko.
Fagor Brandt
Mondragon Taldeak "estrategia eta ibilbide berri bati" heldu behar diola adierazi du gaur Juan Maria Aburto Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak, betiere eredu kooperatibistan aldaketarik egiten ez badu.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Aburtok adierazi duenez, "seguruenik" hartutako erabakietan "akatsak" egon dira eta Taldeak une zailak bizi ditu, Fagor Etxetresnak kooperatibaren krisiaren ondorioz.
"Gatazka hauetan askotan gertatzen denez, azkenean kostu pertsonalak izaten dira. Agian estrategia eta ibilbide bati heldu behar dio Mondragon Taldeak, eta, horretarako, pertsona berriak beharko dira", esan du.
Aburtoren iritziz, estrategia berri horrek ez du zertan Taldearen eredua aldatu. Aldaketa horiei esker, baina, Mondragon Taldeak "erreferente" izaten jarraituko du Estatuan eta munduan, sailburuaren ustez.
"Doikuntza batzuk egin behar dira, eta ziur nago egingo dituztela. Definitzear dagoen estrategia horri esker, Mondragonek gure ekonomiaren erreferente izaten jarraituko du; ziur nago", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa