18:57

Fagor

Fagor-Brandt

Frantziako filialean 10 milioi euro inbertituko ditu bertako Gobernuak

Erredakzioa

Garapen Ekonomikorako Funtsaren (FDES) dirua "Orleanseko lantegia berriz zabaltzeko finantziazioan laguntzeko" erabiliko dute, Frantziako Industria Ministerioak azaldu duenez.

  • Frantziako Fagor-Brandt enpresaren lantegia. Argazkia: EiTB

    Frantziako Fagor-Brandt enpresaren lantegia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fagor-Brandt Fagor Etxetresnaken filialean 10 milioiko inbertsioa egingo dutela iragarri du gaur Frantziako Gobernuak. 14 milioi euroko kreditu pribatuak jaso dituzte dagoeneko. Produkzioari berriz ekiteko laguntzea nahi du Exekutiboak.

Garapen Ekonomikorako Funtsaren (FDES) dirua "Orleanseko (Frantziako erdialdean) lantegia berriz zabaltzeko finantziazioan laguntzeko" erabiliko dute, Frantziako Industria Ministerioak agiri batean azaldu duenez. Funtsa azaroaren 13an martxan jarri zuen Gobernuak, 300 bat milioi eurorekin.

Enpresako administrazio judizialak ordainketak eten zituen azaroaren 7an, baina produkzioari partzialki ekitea erabaki zuen.

Horretarako 14 milioi euroko kreditua eskatu dute eta taldeak biltegian gordeta dituen produktuak bermetzat jarri dituzte.

Bankuen mailegua bezalaxe, Gobernuak emandako dirua itzuli beharko dute martxoa baino lehen, iturri berak azaldu duenez.

Erosteko proiektuak

Lantegiak berriz zabaltzea enpresa erosteko egitasmoak azaltzeko ezinbestekoa dela errepikatu du Ministerioak. Gobernuaren "lehentasuna" hori dela adierazi du Industria Ministerioak.

Erosle "serioen" berri izan duela esan du Gobernuak, baina "sendotu" behar direla erantsi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena