Fagor
Krisia Fagorren
Erredakzioa
Fagorren borondatezko diru-ekarpenak eta kapital sozialeko maileguak egin dituzten bazkideak biltzen ditu plataformak. 45 eta 43 milioi euroko ekarpenak dira, horren arabera.
Fagor etxetresnak
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Fagor Etxetresnakek hartzekodunen konkurtsoa eskatzea ''egun batean ala bestean'' gertatu beharreko zerbait zela esan du Ordaindu plataformak, eta Mondragon Korporazioari (MCC) erantzukizunak bere gain hartzea eskatuko diola aurreratu du.
Fagorren borondatezko diru-ekarpenak eta kapital sozialeko maileguak egin dituzten bazkideak biltzen ditu Ordainduk, eta Fagorren egoeraren berri jakin ondoren, bere dirua berreskuratzeko lanean jarraituko dutela adierazi du bozeramaile batek. Halaber, MCCrekin bilera egin saiatuko direla esan dute, korporazioak ''erantzukizunak'' bere gain har ditzan.
Plataformak emandako datuen arabera, 45 milioikoak dira zenbait bazkidek egindako borondatezko diru-ekarpenak, eta 43 milioi eurokoak, berriz, kapital sozialeko maileguak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa