Fagor
2014. urtean
Erredakzioa
Fagor Ederlan Taldeak Comarth Engineeringekin lortutako akordioari esker, haren akziodun nagusi bihurtu da, eta enpresak lantegi berria zabalduko du EAEn, 2014ko hasieran.
Fagor. Artxiboko irudia: EFE
Fagor Ederlan Taldea (Mondragon Korporazioaren automozio enpresa) Comarth Engineeringen akziodun nagusi bihurtu da akordio bati esker. Trukean, Comarth Engineering enpresak lantegi berria zabalduko du Euskadin, 2014ko hasieran. Epe ertainera 70 lanpostu sortuko dituzte.
Comarth Engineering lanerako ibilgailuen fabrikatzaile nagusia da Espainian, eta Fagor Ederlan horren akziodun nagusi bihurtu da, Frantziako Demeter kapital funtsarekin eta Antonio Martinez sortzailearekin batera, Gipuzkoako konpainiak agiri baten bidez jakitera eman duenez.
Comarth Engineering enpresak lantegi bat du Beniajanen (Murtzia). Lanerako ibilgailu elektrikoen Espainiako fabrikatzaile nagusia da. Ibilgailuak posta banatzeko eta lan publikoetarako erabiltzen dituzte.
Espainian, Frantzian eta Norvegian dago, eta hiru herrialde horietako posta zerbitzuen "erreferentea" da.
70 lanpostu
Euskadiko fabrika lanean 2014an hastea aurreikusi du Fagor Ederlanek, eta epe ertainera 70 lanpostu sortzea espero dute.
Fagor Ederlanek 50 urte bete ditu, eta Eskoriatzan du egoitza nagusia, Arrasatetik gertu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa