20:21

Fagor

Fagor Etxetresnak

Zuhurtzia nagusi Edesa enpresako langileen artean

Erredakzioa

Edesa aurrekonkurtsotik aterako denik ez dietela "baieztatu, ezta gezurtatu ere", adierazi du langileen bozeramaileak. Horregatik, itxialdiarekin jarraituko dute.

1:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Edesa aurrekonkurtsotik aterako denik ez dietela "baieztatu, ezta gezurtatu ere", adierazi du Ernesto Perez langileen bozeramaileak Fagorreko Kontseilu Sozialarekin bildu ostean. "Albisteen zain" daudela erantsi du Perezek.

Bileratik "sartu bezala" atera direla azaldu du Perezek; izan ere, ez diete informaziorik eman. Antza denez, Kontseilu Soziala ez da Kontseilu Errektorearekin bildu egoeraren berri emateko.

Langileek ez dute uste Edesa aurrekonkurtsotik aterako denik, langileen bozeramaileak azaldu duenez, baina "badaezpada" itxialdiarekin jarraituko dutela erantsi du, beste lantegi batzuk "salbatu" daitezkeelako eta lankideei elkartasuna adierazteko.

Edesa ez dutela aurrekonkurtsotik atera esan du Fagor Etxetresnakek, eta egoera aztertzen ari direla gaineratu du. Kooperatibako iturriek azaldu dutenez, Bizkaiko lantegiaren etorkizunari buruzko erabakia "oraindik ez dute hartu, ezta aurrekonkurtsoa kendu ere".

"Inondik inora ere"

Fagor Etxetresnakek Edesa hartzekodunen aurrekonkurtsotik ateratzeko erabakia hartu arte, ezin da esan "inondik inora" Bizkaiko enpresa "salbatu" denik, kooperatibako iturriek EFEri esan diotenez.

Aurrekonkurtsotik kendu ala ez "aztertzen" ari direla azaldu dute, nahiz eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak atzo egintzat jo, Gasteizen Fagor Etxetresnakeko, MCCko, Jaurlaritzako, hiru aldundietako eta udaletako ordezkariekin bildu eta gero.

Radio Euskadik jakin duenez, ostiral honetan Edesak, Fagorrek eta Mondragon Korporazioak egingo duten bileran jorratuko dute gaia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena