Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Pipermorroa arrautzaz eta gaztaz betea txingarretan
Osagaiak
  • Pipermorro pare bat
  • 4 arrautza
  • Gazta urdina
  • Mozzarela
  • Tipuleta baten atal berdea
  • Oliba-olioa
  • Gatza eta piperbeltza
Prestaketa

Pipermorroa erditik ebaki eta barruko haziak kendu (enbor berdea ez da kendu behar).

Jarraian, olio pixka bat gainetik bota eta5 bat minutuz txingarretan bi aldeetatik egiten jarri.

Erdi eginda dagoenean, arrautza bat edo bi barruan kraskatu eta beste pare bat minutu egiten utzi.

Gazta gainetik bota eta, arrautza eginda eta gazta urtuta daudenean, tipuletaren atal berdea gainetik txikituta duela zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena