Errezetak miniaturak
Barrengorriei zurtoina kendu eta barrena kontu handiarekin pixka bat hustu. Barren horiek txiki-txiki zatitu.
Tipuleta eta berakatza txikitu eta olio pixka batekin erregosten jarriko ditugu zartagin batean. Tipuleta bigundu zaigunean, barrengorrien barrenak txikituta gehitu eta hauek ere erregosi.
Perrexila gehitu, gatza eta piperbeltza bota eta katilu batera aterako dugu hau dena. Behi gazta laukitxotan zatitu eta betegarriarekin nahasi.
Jarraian, barrengorriak honekin bete eta txingarretan erretzen jarri, eginda egon arte.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa