Errezetak lehenengo platerak
Lehenbizi, labea 200 °C-an berotzen jarriko dugu. Alberjiniak ondo garbitu, eta sardexka batekin zulatu egingo ditugu. Piperrak ere ondo garbitu eta alberjiniarekin batera labeko erretilu batetan jarriko ditugu. Tipulak ere jarri, azal eta guzti. Oliba olio zorrotada bat gainetik bota, eta labean sartuko ditugu.
Bitartean, legamia freskoa katilu batetan desegin eta azukrearekin, koilarakada pare bat irinekin eta 100 g urekin nahasiko dugu aktibatu dadin. Beste katilu handi batetan gainerako irina, gatza, ura eta oliba olioa nahasiko ditugu, eta pixka bat lantzen hasiko gara. Legamia aktibatu zaigunean (5 bat minutu), oreari erantsi, eta ondo landu dena 10 bat minutuz. Katilu bat olioz igurtzi, eta bertan sartu orea. Utzi pausatzen 30 bat minutuz, estalita.
Barazkiek labean ordu erdi daramatenean, buelta emango diegu eta berriro laberatuko ditugu. Hortik 10 minutura piperrak atera eta aluminio paperarekin estaliko ditugu izerdia bota eta gero hobeto zuritzeko. Buelta eman eta 20 minutura alberjiniak aterako ditugu eta 15 bat minutu geroago, tipulak. Barazkiak epeltzen direnean, eskuekin zatituko ditugu eta katilu batean gorde.
Orea altxatzen zaigunean, atera eta arrabolaren laguntzarekin luzatu eta labeko erretilu batean jarriko dugu. Tomateak xerra finetan moztu eta ore gainean zabalduko ditugu. Oliba olio zorrotada bat gainetik bota, gatza eman, eta 10 minutuz sartuko dugu labean 220 °C-an. Atera eta gainean barazkiak jarriko ditugu. Oliba olio zorrotada bat botako diogu, gatza eta piperbeltza eman, eta beste 10 bat minutuz laberatuko dugu. Eginda dagoenean, albaka eta oregano pixka bat gainetik bota eta zerbitzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa