Errezetak bigarren platerak
Tipulatxak txikitu eta erregosten jarriko ditugu oliba olio pixka batekin. Jarraian sagarra laukitxotan moztu azal eta guzti, eta tipulatxari gehituko diogu. Minutu pare batera, currya gehitu, ondo nahasi eta pattarrarekin flanbeatuko dugu. Esne lurrundua gehitu eta murrizten utziko dugu. Birrindu, iragazi eta lodiegi gelditu bazaigu, arrain salda pixka batekin jarriko dugu puntuan. Gatza probatu, eta gorde geroko.
Barazkiak egiteko, juliana finean moztuko ditugu, eta gero banaka frijituko ditugu olioz beteta izango dugun zartagin batean su bizian, kurruskari egon arte. Sukaldeko paperarekin izango dugun plater batera atera, eta gorde geroko.
Arroza urarekin izango dugun lapiko batean egosi, gero ur hotzarekin hoztu, eta, lehortu ondoren, zartagin batean salteatuko dugu gurin pixka batekin.
Bigarren sagarra zuritu, ataletan moztu, eta minutu pare batez zartaginean bi aldeak gorrituko dizkiogu. Txipiroiei atal bana sartu, gatzez eta piperbeltzez ondu, eta irinetik pasatu ondoren, zartagin batean frijituko ditugu oliba olio pixka batekin su bizian. Plateraren erdian katilukada bat arroz jarri, horren inguruan barazki frijituak, eta bukatzeko txipiroiak. Txipiroiei curry saltsa bota gainetik, eta zerbitzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa