Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Hegaluze musaka
Osagaiak
  • Hegaluze musaka
  • Osagaiak (pertsona eta ontzi bakoitzeko)
  • Alberjinia bat
  • Hegaluzea, 250 g (sasoiaren arabera ontziratutakoa edo freskoa)
  • Tipulin bat
  • Piper berde txiki bat
  • Tomateak, 2
  • Piper txorizero krema, koilaratxo bat
  • Ardo zuria, 100 ml
  • Oreganoa
  • Perrexila
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Jogurtak, 2
  • Arrautzak, bat
  • Feta gazta
Prestaketa

Hasteko, musakaren gainean jarriko dugun jogurt krema prestatuko dugu. Honetarako, ontzi batean iragazia jarri eta honen gainean oihal fin bat jarriko dugu. Segidan, bi jogurtak bertara isuri, oihalarekin ongi estali eta 2-3 orduz jogurtaren gazura askatzen utziko dugu.

Segidan, alberjinia garbitu eta xerratan moztuko dugu, medailoietan. Ontzi batean sukaldeko papera ipini eta honen gainean alberjinia xerrak zabalduko ditugu. Gainetik gatza bota eta ordu erdiz ura askatzen utziko ditugu. Honen ondoren, alberjinia xerrak uretatik pasa, sukaldeko paperarekin lehortu eta zartagin batean banan-banan markatuko ditugu. Atera ahala, plater batean gordeko ditugu.

Ondoren, tipulina eta piper berdea zatitu eta zartagin berean oliba olio zorrotadatxo batekin gorritzen jarriko ditugu.

Gorritzen direnean, ardo zuria gehitu eta ardoa lurruntzen den bitartean, tomateak 20 segundoz galdarraztatuko ditugu; eta segidan, azkar batean, ur hotzetan sartuko ditugu.  Horrela, tomateak erraz zurituko ditugu. Tomateak zuritu, gazta birrintzekoarekin birrindu eta zartaginera gehituko ditugu. Su bizitan tomatearen ura lurrundu arte mantendu eta jarraian, piper txorizero pasta eta oreganoa gehitu eta gatza egingo diogu. Segidan, hegaluzea gehitu, perrexil xehatua gehitu eta 2-3 minutuz gozatzen utziko dugu.

Jarraian, laberako ontzi baten oinarrian alberjinia xerra batzuk jarriko ditugu ohe moduan, eta honen gainetik, hegaluze eta tomate nahaskia geruza moduko bat eginez. Honela, alberjiniarekin eta hegaluzearen nahaskiarekin geruzak eginez joango gara, lasagna bat bailitzan.

Bukatzeko, jogurtarekin azkeneko geruza egingo dugu. Horretarako, ontzi batean hagaxkaren laguntzarekin arrautza bat irabiatuko dugu, ia harrotu arte,  eta iragazten utzia genuen jogurta erantsiko diogu. Berriro ere hagaxkarekin indarrez ongi nahasi eta aurrez mamurtua izango dugun feta gazta zatiak erantsiko dizkiogu.

Egindako nahaskia musakaren gainetik bota eta geruza txukun txukun berdinduko dugu. Azkenik, 180 gradutan 25-30 minutuz laberatu eta listo! On egin!

*Oharra: labetik ateratakoan 10-15 minutuz epeltzen uztea komeni da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena