Errezetak azkenburukoak edo postreak
Ura, gurina eta gatza lapiko batean sartu eta su bizian berotzen jarriko dugu. Irakiten hasten denean, irina batean gehitu, su ertainean jarri eta egurrezko koilara baten laguntzarekin gelditu gabe eragin, lortutako orea lapikoko hormetatik askatzen dela ikusi arte. Jarraian sutatik atera eta eragiten jarraitu, orea epeldu arte.
Behin orea epeldu zaigunean, arrautzak banaka gehitzen joango gara eta hurrengoa ez diogu gehituko, aurrenekoa ondo batu zaiola ikusi arte. Jarraian, lortutako orea gozogile mauka batean sartu eta geroko gordeko dugu.
Zartagin batean olioa jarriko dugu eta 160 ºC hartzen dituenean, maukan dugun orea 10 cm-ko tira luzeak botatzen joango gara oliotara. Bitsadera baten laguntzarekin txurroak mugitzen joan eta 5 bat minutuz frijitu ondoren, sukaldeko paperarekin izango dugun plater batera pasa.
Plater batean azukre fina eta kanela hautsa nahasita izango ditugu eta bertatik txurroak pasatu ondoren, prest izango ditugu jateko.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa