Errezetak azkenburukoak edo postreak
Hasteko, labea 180 gradutan berotzen jarriko dugu, goitik eta behetik.
Ontzi batean irin integrala, arbendol irina, eztia eta legamia harrotzailea nahasiko ditugu. Erdian zulotxo bat egin eta eztia, esnea eta olioa erantsiko ditugu.
Orea ongi bildu arte landu ostean, orea labeko paperen artean jarri eta arrabolaren laguntzarekin zabalduko dugu, 5 mm-ko lodierako xafla bat lortu arte.
Jarraian, goiko labeko papera kendu eta labana baten laguntzarekin 4 x 4 zm-ko laukitxotan moztuko dugu xafla. Orea zabaltzeko erabili dugun goiko labeko papera erreteilu batean jarri eta ore zatiak bertan ipintzen joango gara. Nahi izanez gero, oretxoak jarri ahala, sardexka baten laguntzarekin oretxoen ertzetan presio txikia eginda pastak apaindu ditzakegu.
Ondoren, ontzitxo batean azukrea eta kanela nahasiko ditugu. Bestalde, erretiluko oretxoak esnearekin pintatuko ditugu eta bakoitzaren gainean 2-3 arbendol jarriko ditugu. Gainetik azukre eta kanela nahastearekin hautseztatuko dugu.
20 minutuz laberatu eta egiten direnean, erreteilutik atera eta parrilla baten gainean jarriko ditugu hozten, hezetasunik har ez dezaten.
Hozten diren bitartean txokolatea urtuko dugu maria bainuan.
Bukatzeko, almendratu pastak banan-banan hartu, oinarria txokolatetan busti eta labeko paperaren gainean utziko ditugu txokolatea gogortu arte.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa