Errezetak azkenburukoak edo postreak
Labea 200 ºC-tan berotu (180 ºC-tan haizearekin bada), arbendolak labeko erretiluan zabaldu eta 10 bat minutuz txigortuko ditugu. Eginda daudenean, atera, hozten utzi eta erretilu berean sesamo haziak txigortuko ditugu 7-10 minutuz. Hauek ere, prest daudenean, atera eta hozten utzi.
Jarraian, erretilu berean irina ireki eta 45 bat minutuz labean egin, 15 minuturo zertxobait nahasten dugularik. Irina labean egin bitartean, dagoeneko epelak izango ditugun arbendolak birrinduko ditugu sukaldeko robotarekin eta katilu batera pasako ditugu.
Ondoren, sesamoa birrindu eta katilura gehituko ditugu (nahasketa honen pare bat koilarakada gorde gero Sellou bolak bertatik pasatzeko). Anisa, kanela eta gatza gehitu eta ondo nahasi dena.
Irinak kolore horizka hartu digunean, atera eta beste osagai guztiekin batera nahasi bero dagoela. Gero, eztia berotu eta hau ere nahasiko dugu gurinarekin batera. Ore homogeneo bat lortzen dugunean, koilara batekin puskak atera eta bola forma emango diegu.
Bukatzeko, aurretik gordetako sesamo eta arbendol birrindutik pasatu, utzi ordu bat hozten eta zerbitzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa