Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Azenario cupcakeak gazta kremarekin
Osagaiak
  • Azenario birrindua, 225 g
  • Mahaspasa beratuak, 75 g
  • Arrautza pare bat
  • Esnea, 40 g
  • Azukrea, 210 g
  • Ekilore-olioa, 115 g
  • Irina, 210 g
  • Bikarbonatoa, 4 g
  • Gatza, 4 g
  • Kanela hautsa, 4 g
  • Jengibre hautsa, 4 g
  • Iltze hautsa, 2 g
  • Gazta krema egiteko:
  • Gazta krematsua, 200 g
  • Mascarpone gazta, 200 g
  • Azukre hautsa, 130 g
  • Koloratzailea (aukeran)
Prestaketa

Labea 170 ºC-tan berotzen jarri eta mahaspasak robotarekin txikitu. Hagaxkadun robotarekin arrautzak, esnea, olioa, azukrea, mahaspasak eta azenarioa nahasi. Beste katilu handi batean, bahetu irina, bikarbonatoa, gatza eta hiru espeziak. Osagai lehorrak likidoei gehitu eta katu mingainarekin nahasi dena emeki-emeki. Koilara baten laguntzarekin, cupcake moldeak 2/3 bete eta labean egin 20 minutuz 170 ºC-tara. Eginda daudenean, atera eta hozten utzi.

Bi gaztak katilu handi batean jarri eta hagaxka elektrikoarekin nahasi. Hagaxkarekin gelditu gabe, azukre hautsa gehituko diogu, dena ongi nahasi arte. Bi katilutan banatu lortu dugun orea eta bakoitzari koloratzaile mota bat gehituko diogu, nahi ditugun bi koloreak lortu arte.

Bi kremak gozogile mauketan sartu eta gure azenario cupcakeak apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena