Errezetak azkenburukoak edo postreak
Eltze bat sutan jarriko dugu eta edalontzi bat ur isuriko dugu bertara. Urari banilla esentzia gehitu, gatz apur bat ere bai, eta irakinten hasten den momentuan cous-cousa botako dugu eltzera. Minutu bat egosten utzi ondoren, sutatik aterako dugu eltzea.
Segidan, tartaleten moldeak cous-cousarekin beteko ditugu, guztia ongi estaliz, tartetxo guztiak ongi beteaz.
Oinarriak hozten diren bitartean pistatxo-krema egingo dugu. Horretarako, tofua eltze batean uretan egosiko dugu, gutxienez 15 minutuz. Jarraian, uretatik atera eta zatitan moztu eta hozten utziko dugu.
Tofua hozten den bitartean, datilak hidratuko ditugu. Horretarako, ur berotan 10 minutuz izango ditugu.
Bitarte horretan, alde batetatik pistatxoak hauts bihurtu arte birrinduko ditugu, eta bestetik, koko-esnea berotzen jarriko dugu, irakin gabe, eta agar-agarra 3 minutuz edukiko dugu bere horretan.
Pistatxo kremaren osagai guztiak landuak ditugunean, denak bateratuko ditugu: irabiagailuko ontzi batean koko-esnea agar-agar urtuarekin, tofu zatiak, pistatxo hautsa eta datilak eta agabe ziropa irabiatuko ditugu, krema bat lortu arte.
Segidan, tartaletatxoen oinarriak kremaz bete eta hozkailuan gutxienez 2 orduz edukiko ditugu.
Bitarte horretan, coulis-a egingo dugu. Honetarako, basa fruitu izoztuak, panela azukrea eta ura eltze batean sutan jarriko ditugu eta urritzen utziko dugu 10 minutuz.
Jarraian, irabiagailuaren laguntzarekin birrinduko dugu eta hazitxoak kentzeko, iragazkiaren laguntzarekin guztia bahetuko dugu.
Amaitzeko, tartaletatxoak coulis hotzarekin margotuko ditugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa