Errezetak azkenburukoak edo postreak
Labea 180 ºC-tan berotzen jarri. Bizkotxoa egiteko behar ditugun 4 arrautzak ondo harrotu azukrearekin batera. Zuritu zaizkigunean, bahetuta izango dugun irina gehituko diogu poliki-poliki eta ondo nahasiko dugu. Gozogile maukan sartu eta labeko paperarekin izango dugun erretilu batean zabalduko dugu, jarraian labean 6-7 minututan egiteko. Eginda dagoenean, berarekin zilindro bat egin bilduta eta geroko gorde.
Almibarreko ura eta azukrea nahasi eta lapiko batean berotzen jarri. Irakiten hasten denean, laranja-pattarra gehitu, sutatik atera eta hozten utzi.
Kafe chantilly-a egiteko, esne-gaina, azukre-hautsa eta banilla hautsa harrotzen jarri. Erdi harrotu zaigunean, kafe disolbagarria gehitu eta harrotzen jarraitu, guk nahi dugun puntua eman arte. Intxaurrak txikitu eta esne-gainarekin nahasi. Hozkailuan gorde.
Bizkotxoa ireki eta almibarrarekin ondo mozkortu. Kafe chantilly geruza bat zabaldu gainean eta ijito-beso itxura emanez bildu.
Bi txokolateak maria bainuan urtu eta behin horrela, sutatik atera eta esne-gaina eta gurina gehitu ondo nahasi bitartean. Txokolate estalkia ijito-besoari gainetik bota eta hozten utzi.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa