Errezetak azkenburukoak edo postreak
Lehenengo erabili behar dugun moldea olioz margotuko dugu brotxa baten laguntzarekin, glas azukrea eta arto almidoia nahasi eta honekin moldea hautseztatuko dugu.
Gelatina xaflak ur hotzetan beratzen jarri.
Azukrea, glukosa eta ura nahasi eta irakiten jarriko ditugu 120 ºC hartu arte.
Bitartean, arrautza zuringoa ondo harrotu gatz pixka batekin.
Azukreak 120 ºC hartutakoan, gelatina gehitu eta sardexka baten laguntzarekin ondo nahasi. Hori egin ondoren, hagaxka elektrikoa sartuko dugu azukre eta gelatina nahasketak bere bolumenaren bikoitza hartu arte, eta eragin. Nahasteari utzi gabe, banilla estraktua eta zuringo harrotuak gehitu.
Lortutako orea moldera bota, gainetik sobera gelditu zaigun glas azukrea eta arto almidoia bota eta 5 orduz kanpoko tenperaturan egoten utzi.
Moldetik atera, zatitu eta hozkailuan gorde.
Oharra: Marshmallouekin, Graham Crakers gailetekin eta txokolate beltzarekin, S’more-ak egin ahal ditugu gero. Labea grill eran berotzen jarri behar dugu lehenengo. Labeko paper gainean gaileta batzuk jarri eta gainean, tamaina berean, txokolate beltza. Gero, txokolate gainean tamaina bereko marshmallow bana jarri eta labera minutu bat sartuko ditugu, txokolatea urtzen hasi arte eta mashmallowa gorritu arte. Segituan atera, beste gaileta bat gainean jarri sandwich bat izango balitz bezala eta segituan jan.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa