Errezetak azkenburukoak edo postreak

Irina eta legamia bahetu.
Arrautzak azukrearekin harrotu.
Esnea, olioa, gatza eta azal birrinduak gehitu baina banaka-banaka eta poliki-poliki irabiatzeaz utzi gabe.
Irin eta legamia bahetuak erantsi eta astiro nahastu, ez da landu behar, nahasi bakarrik.
Plastiko film batekin estali eta hozkailuan gorde gutxienez 1-2 orduz.
Orea hozkailutik atera baino lehen, lurrungailudun eltzea berotzen (irakiten) ipini urarekin.
Flan-ontzietan madalenaren papertxoak sartu eta orearekin erdiraino bete.
Eltzean sartu, trapu bat ipini gainetik (eltzeari) eta taparekin estali. 12-15 minutuz egosten utzi.
Prozedura bera jarraitu denak amaitu arte.
*Oharra: Lurrundu ordez labean egin daitezke. 225 graduan berotu labea eta madalenak sartzerakoan 215-era jaitsi. 12 minutuz bertanĀ egosi.
EiTB TALDEA


EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar